Kategoria: eboluzioa
ENTZUN ZUZENEAN Aste, Haste edo Ahazte Santuko atsedenaren ostean, indarberriturik itzuli gara gizakia aldian-aldian akuilatzen duten galdera potoloei ekiteko. Ez gara ausartu unibertsoan zein den gure tokia galdetzera, unibertsoa nahiko infinitua izanik, apur bat ikaratzen gintuelako. Hortaz, ikertze eremua zertxobait mugaturik, arnasa sakon hartu eta galde egin diogu geure buruari zein ote den gure lekua munduan, globoan, pilota urdinean. Eta isilune zuhur baten ostean gure baitatik erantzunik ez zetorrela ikusita, artxiboan begiratu dugu, eta hortxe aurkitu, kontentuz b...
Baliteke zuzen ibiltzea erlijio sentimendua eboluzioak eskainitako adaptazio bat dela diotenak. Baliteke, halaber, Afrikako ordeketan behiala gure arbasoen alde jokatu izana fedeak, edozein sastrakaren atzean depredatzaile ezezagun bat egon zitekeelako sinesmenak. Baina eboluzioak ez du beti asmatzen; ez dugu ahaztu behar eboluzioak huts egin duela inoiz edo behin, eta zenbaitetan oker hori garesti atera zaiola delako izaki ala gizakiari: Badugu hesteetan balio handirik ez duen zati bat, garai batean milaka pertsona hobira eramaten zuena. Beraz, -irakasbidea ez da zaila antzematen- eboluzio...
Dogma eta zientziaren arteko talka ez da atzoko kontua. Prestatuak al gaude kreazionismoarena bezalako erasoaldi baterako? Ez da hau ondoriorik gabeko eztabaida metafisikoa, jendarte eredu desberdinen arteko borroka baizik.Askotan mezu dogmatikoen soiltasunari diskurtso sakon eta korapilatsuak ala karikatura kontrajarri izan zaizkio. Ezinbestekoak ditugu ordea hau bezalako testuak ere: zientifikoa baina motz, argi eta atsegina dena.Eboluzioaren teoriaz. Ana Galarraga. Zientzia.netHoni buruzko beste testu bat, zabalagoa eta beraz luzeagoa baina egokia oso.Pseudozientziak II: Bibliako kreazio...
Ikerketa berri batek jakinarazi duenez, ahaideekin elkartzeak abantaila ebolutiboak eskain ditzake. Gizarte ugaritan familiakideekin gurutzatzea gaizki ikusita egon den arren, Johann Sebastian Bach, Edgar Allan Poe edo Albert Einstein moduko pertsonaia famatuak lehengusinekin ezkondu ziren.
- Aupa hi aspaldiko! Zemuz ibili haiz Amsterdam alde hortan? - Ba ederki egia esan, hura beste mundu bat duk - Eta… zeoze ekarriko hiean ez? - Hi beti bezain altruista kar kar. Nola ez ba! Hartu zak harri-koxkor hau eta gozatu zak hemen etzagok holakoik eta - Hoi dek hi! Eskerrikasko! - Hartu zak papel bat -...
Hemen eta hemen irakurria.