GIZONARENTZAT EGIN OTE ZEN MUNDUA? Mark Twain
ENTZUN ZUZENEAN
Aste, Haste edo Ahazte Santuko atsedenaren ostean, indarberriturik itzuli gara gizakia aldian-aldian akuilatzen duten galdera potoloei ekiteko. Ez gara ausartu unibertsoan zein den gure tokia galdetzera, unibertsoa nahiko infinitua izanik, apur bat ikaratzen gintuelako. Hortaz, ikertze eremua zertxobait mugaturik, arnasa sakon hartu eta galde egin diogu geure buruari zein ote den gure lekua munduan, globoan, pilota urdinean. Eta isilune zuhur baten ostean gure baitatik erantzunik ez zetorrela ikusita, artxiboan begiratu dugu, eta hortxe aurkitu, kontentuz beterik, Mark Twainek bere buruari antzeko itauna jarri zionekoa: «Gizonarentzat egin ote zen mundua?».
Beraz, di-da batean pamela eta sarezko eskularru zuriak jantzita, lurrun ibaiontzira igo gara, eta pilotu irribarretsu haren ondoan jesarri, brisara leunak azala kilikatzen zigula, haren gogoetak eta ondorioak entzuteko.
Gaur, Xerezaderen Artxiboan, Mark Twain eta «Gizonarentzat egin ote zen mundua?».
Itzultzailea: Ana I. Morales
ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ
MUSIKA*
Egilea: Artie Shaw
Abestiak:
-
«Begine The Beguine»
-
«Any old time»
-
«Mysterioso»
-
«Stardust»
-
«The man from Mars»
* Musika hau goear.com webgunetik hartua da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: