ENTZUN ZUZENEAN   Aste, Haste edo Ahazte Santuko atsedenaren ostean, indarberriturik itzuli gara gizakia aldian-aldian akuilatzen duten galdera potoloei ekiteko. Ez gara ausartu unibertsoan zein den gure tokia galdetzera, unibertsoa nahiko infinitua izanik, apur bat ikaratzen gintuelako. Hortaz, ikertze eremua zertxobait mugaturik, arnasa sakon hartu eta galde egin diogu geure buruari zein ote den gure lekua munduan, globoan, pilota urdinean. Eta isilune zuhur baten ostean gure baitatik erantzunik ez zetorrela ikusita, artxiboan begiratu dugu, eta hortxe aurkitu, kontentuz b...


Sinestezina badirudi ere, Urtarrila bukatu eta Otsaila hasiko da, konturatu orduko. Elurra eta izotza, izotza eta hotza, hotza eta elurra. Hori da egun batean bai eta bestean ere, nagusi izaten dena. Hasieran ez geunden horretara oso ohituta, baina egia esan, eta gizakia mota guztietako inguruari moldatu daitekeen animalia dela kontutan harturik, gu ere dagoeneko egokitzen hasiak gara. Badago alde on bat behintzat, izan ere gure bertako lagun batek esan bezala, tenperatura hauekin bakteriak eta izaki zelulabakarrek ere nekez bizirauten dute eta beraz, gripe eta katarro moduko gaixotasuna...


Azken iruzkinak