Kategoria: pentsatzen_jarrita
Baliteke zuzen ibiltzea erlijio sentimendua eboluzioak eskainitako adaptazio bat dela diotenak. Baliteke, halaber, Afrikako ordeketan behiala gure arbasoen alde jokatu izana fedeak, edozein sastrakaren atzean depredatzaile ezezagun bat egon zitekeelako sinesmenak. Baina eboluzioak ez du beti asmatzen; ez dugu ahaztu behar eboluzioak huts egin duela inoiz edo behin, eta zenbaitetan oker hori garesti atera zaiola delako izaki ala gizakiari: Badugu hesteetan balio handirik ez duen zati bat, garai batean milaka pertsona hobira eramaten zuena. Beraz, -irakasbidea ez da zaila antzematen- eboluzio...
Tokio Blues Norwegian wood irakurri berritan, inbiria sentitzen dut ikusita ze luze, zabal eta zintzo hitz egiten duten liburuko pertsonaiek -Watanabe, Midori...- beren sentipen, kezka eta desio sakonenei buruz. Baina, klaro, pentsatzen jarrita... pertsonaiak dira.
Pentsatzen jarrita... hurbileko norbait hiltzen zaigunean ez dugu gugatik bakarrik negar egiten.
Pentsatzen jarrita... hotza neguan ez genuke albiste izan beharko; beroa udan beste-edo. Baina hor dituzu, hasieran alarma gorria albiste zelarik, orain alarma horia notizia. Eta laster, gu konturatzerako, alarma berdea izango da berri eta esango digute ez duela behar besteko hotzik egingo neguan. Eta udaren bihotzean ere alarma berdea, ez baita bero nahikorik izango.Harik eta azkenean alarma horia piztuko den arte, edo gorria hobeto: Kontuz, negu honetan hotza espero da, tarteka elurra ere egin dezakeelarik. Kasu, udan beroa espero da, eta noizean behin sargoria. Eta alarmatu egingo ...
Pentsatzen jarrita... eskote-diseinatzailea izango da ofiziorik zailena: Amildegiaren ertzean beti, bertan erortzearen eta nahikoa ez hurbiltzearen artean zalantzan; agerian gehiegi jartzearen eta nahikoa ez erakustearen arteko orekari eutsi beharrean; ikustearen eta irudikatzearen artean balantzan...
Pentsatzen jarrita... adinean aurrera joatea erabili behar dugun ukendu kopuruaren arabera neur daiteke. Behin berrogeiak aspaldi atzean utzita, izugarri hazten da gorputzean sakabanatu beharreko krema multzoa: ukondoetako erroitzetarako baltsamoa, eskuetako arrakaletarako ukendu norvegiarra, buruko soilgunea babesteko gantzua... Eta gaitzerdi, ez badugu erabili behar ixilean sufritzeari uzteko beste hura.Adinarekin pitzatu egiten garela, alegia. Eta zentzu baten baino gehiagotan, gainera. To, asteazken ganorabakoa!
Aspaldian aipatu genuen zientzia f(r)ikzioa eta literatura erotikoaren arteko harreman estua. Eta, pentsatzen jarrita, oraintsu oso boladan dagoen autof(r)ikzioa ere kokatu beharko genuke literatura erotikoa atalean. Ageriko arrazoiengatik.
Pentsatzen jarrita... ez dago gaizki bertsolaritzaz gauza handirik ez ulertzea: honela, Xabi Payá handiaren bertsokera txispeante, txinpartatsu eta txiripitiflautikoaz goza dezaket, baita zuek ere. Berbarako, hemen:Eta hemen, anaiarekin-eta, elebitara:Zalantzarik gabe bera da handiena. Zentzu bat baino gehiagotan.