Pentsatzen jarrita...(XVII): Alarma, alarma!!
Pentsatzen jarrita... hotza neguan ez genuke albiste izan beharko;
beroa udan beste-edo. Baina hor dituzu, hasieran alarma gorria albiste
zelarik, orain alarma horia notizia. Eta laster, gu konturatzerako,
alarma berdea izango da berri eta esango digute ez duela behar besteko
hotzik egingo neguan. Eta udaren bihotzean ere alarma berdea, ez baita
bero nahikorik izango.
Harik eta azkenean alarma horia piztuko den arte, edo gorria hobeto: Kontuz, negu honetan hotza espero da,
tarteka elurra ere egin dezakeelarik. Kasu, udan beroa espero da, eta noizean behin sargoria.
Eta alarmatu egingo gara orduan, eta esan: -Ba zen garaia, a ze lasaitua hartu dudan alarmatu naizenean!
Iruzkinak
leire 2011-01-23 11:24 #1
Eta udan berua. Eta udazkenian haizia. Ointxe edurra be notizixa izango da.... Zenbat teleberri betetzen deskuen eguraldiz, benetako barrixak ez emotiarren. Eguraldixa, ostian bizkor-bizkor politika, kronika baltza luuuze, mundua miƱutu baten, barri bitxiak ordu larenian. Kirolak-kirolak-kirolak-kirolak. Eta atzera be eguraldixa. Danok pozik ohera!<br />
Utzi iruzkina: