3 gauza 3

gumersindo 1456135167653 Gumersindo Buztangorri | 2012-01-17 22:16


Gumersindo Buztangorri salako sofan datza, begiak lauso, mihingaina aho ertzetik ageri, telebista piztuta, lozorro goxoan, bere buruan gertatzen denaz beti bezala ezjakin.
Bere ile arteko zorrien artean, ordea, denak ez daude lo: bi bai, bi ez. Solas gozoan ari dira itzarrik daudenak, betiko moduan gai potoloak ahoratuz, tarteka odol epel zurrupada batzuk emanda:

Zorri 3: ZZZZZzzzzZZZZzzzzZZZZzzzz
Zorri 4: Grompf, grompf... ZZZZzzzzZZZZzzzz
Zorri 2: Orduan, zuk diozu horixe besterik ez dugula mundualdi honetan garrantzitsu...
Zorri 1: Bai, txistea gogoratzen? Badira bizitza honetan hiru gauza ezinbesteko: Lehena, sexua eta beste biak... Zein ziren beste biak? Kar, kar kar...
Zorri 2: Hori, zein dira ba?
Zorri 1: Ba, nik esango nuke sexuaz aparte bi gauzak kezkatzen dutela zorri bat -hori bai, odol iturri egonkor bat izateaz gain, jakina-: Alde batetik heriotza eta bestetik umorea.
Zorri 2: Umorea?
Zorri 1: Horixe ba! Nola demontre agoantatuko genuke ezinbestean heriotzean bukatuko den bizitza hau umorea eta sexua izango ez bagenitu?
Zorri 2: Ya, baina badira egunak, nola esan, umorea soberan izaten ez ditugunak, ezta?
Zorri 1: Egun horretarako sexua daukagu.
Zorri 2: Eta sexu gogorik ez dugun egunetan?
Zorri 1: Et, et, et...  Zer da hau? Orain artean ez dut egundo halakorik bizi izan, kar, kar, kar...
Zorri 2: Tira, baina demagun egun bat ez umorerako ez sexurako gogorik ez duzuna.
Zorri 1: Egun horretan, lagun, entzun ondo, egun horretan:         ♪ ♫...etorriko da zure soaz heriotza...♫ ♪
Zorri 4: Grompf? Mmmmmhhh? ZZZZzzzzZZZZ...
Zorri 3: ZZZZzzzz... Jo-der! Ez dago hemen siesta lasai botatzerik? Debru zorria!
Zorri 1: Zorria naiz, zu bezain zorri, baina "Piojo seré, mas piojo enamorado..."
Zorri 2 + Zorri 3: Akabáramos!




Heriotzaren begiak



Utzi iruzkina: