Liburu bi

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2013-05-27 17:44
2

El arte de la defensa

Batzuetan izaten da penarik liburu bat amaitzean, pertsonaiak abandonatu dituzun sentsazio hori. Eta egunak, asteak aurrera joanda ere "Zertan ibiliko ote dira orain Henry, Mike, Pella...?" galdera inguruka duzula harrapatzen duzu zeure burua.  Chad Harbach-en "El arte de la defensa" liburuarekin gertatu zait berriki. Zalantza barik gomendatzen dizuet liburua. Irakurtzen hasi bezain laster maiteminduko zarete pertsonaiez, guztiez eta bakoitzaz.

Arrakasta eta porrota, zer izan nahi genuen, zergatik demontre izango garen garenak eta ez izan nahi dugunak; adiskidetasuna, homosexualitatea, maitasuna... Baina guztiaren gainetik nik uste dut hanka sartzeari buruzko hausnarketa dela nobela hau, egin behar genukeena ez egiteko eta egin behar ez genukeena egiteko daukagun gaitasun ikaragarriaz. Baita benetan nahi duguna aukeratzeko ezintasunaz ere.

Gizajo kuadrilla maitagarria osatzen dute pertsonaia guztiek. Geure modu-modukoak.

Bitxia da, liburua beisbol talde unibertsitario baten inguruan kokatuta badago ere, hau ez da traba, ni bezalako "ezkirol" batek erraz irakurri ditu-eta dauzkan 544 orialdeak.

 

Si amaestras una cabra, llevas mucho adelantado

Zer esan liburu honetazJose Luis Cuerda filmegilearen bitxikeria umoretsua; irudi -ejem-, idazki labur eta idazki are laburragoen bilduma zoro bezain gomendagarria. Twitter baduzue, jarraitu behar duzue Jose Luis Cuerda, @cuerda1936. Eta Twitter ez baduzue, zer egiten duzue oraindik Twitter barik?(*)

­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­_____________________________________________________________
(*) Hau bezalako blogak irakurtzeko ez da beharrezkoa blog bat eduki eta bertan idaztea, ezta? Ba, Twitterrekin berdin! ;-)

 

 

Luistxo

Luistxo 2013-05-27 18:12 #1

<p>Cuerdarena ez dira tuitak? Gogoratu dit ingelesez irakurri dudan bat: <a href="http://www.portent.com/blog/social-media/steve-martin-twitter-book.htm">Steve Martin komikoaren liburua</a>, osorik tuitetan oinarritua. Nolanahi ere, Cuerdaren timelineak ez nau gehiegi erakartzen. Monologo bat da. Ez du reply egiten, ez du estekarik ematen, ez du (ia) RTrik ematen.</p>

Jozulin

Jozulin 2013-05-27 21:13 #2

<p>Bai, sarrera eta epilogoa izan ezik, tuit neurriko esaldiak dira +/-. Twitter zelan erabiltzen duen ez dit ardura niri, gutxirekin konformatzen naiz: burutazio original batzuk baditu gizonak, pentsakor uzten zaituzten horietakoak.</p>


Utzi iruzkina: