MAISU-MAISTRAK ETA MINISTROAK
in Algara, edo ez gara bloga (Kike Amonarriz)
Maisu-maistra hitzak latineko magister hitzetik datoz, eta hura magis adjektibotik. Magis adjektiboak, berriz, hau esan nahi du: (zerbaitek/norbaitek baino) gehiago. Magister, beraz, honela definitu genezake: bere ezaguerak edo trebetasunak direla medio, besteen gainetik dagoena edo nabarmentzen dena. Adibidez, magister equitum (Erroma zaharreko zalditeriaren burua) edo magister militum (Buruzagi militarra).
Ministro hitza berriz, minister-etik dator, eta hura minus adjektibotik: (zerbaitek/norbaitek baino) gutxiago, alegia. Minister ziren, esate baterako, trebetasun edo ezaguera berezirik ez zuten zerbitzariak edo menpekoak.
Latinak argitzen digu, beraz, zergatik izan daitekeen edozein txoro edo txolin ministro, baina ez maisu edo maistra!
(ARGIAren 2.393. alean argitaratua)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: