Sarkofago hitzak erro grekoak ditu: sarkós haragia da antzinako grezieraz, phagein, aldiz, jatea, eta -o atzizkiak egilea edo akzioa burutzen duena esan nahi du. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2018ko maiatzaren 13a   Beraz, sarkofago hitzak haragijale esan nahi du eta badu zentzua, kutxa horiek giza haragi hila “jaten” baitzuten. Eta ez soilik zentzu metaforikoan. Berez, hasieran erabiltzen zuten esamoldea líthos sarkophágos zen, hau da, “haragia jaten duen harria”.  Lehen sarkof...


Versus-Copula (II)

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2018-08-31 17:46

BERRIA, 2018ko otsailak 4 Andoni Egaña   Santa Ageda bezpera. Santaeskeko eguna, atariz atari kopla kantari ibiltzekoa. Santa Ageda nor izan zen berritzea bezain interesgarria iruditu zait kopla hitzari segika hastea. Latinezko copula-tik dator eta co-k elkar adierazten du, eta apere-k, berriz, lotu. Elkar lotzea litzateke beraz kopla bat osatzea. Eta esanguratsua da, izan ere, gure koplarik zaharrenek goiko izarrak, errekaldeko lizarrak eta etxeko nagusi jaunaren urre gorrizko bizarrak lotura logikorik eza baitute ezaugarri. Askotan pentsatu izan dugu egungo ber...


Versus-Copula (I)

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2018-08-31 17:38

BERRIA, 2018ko otsailak 3 Andoni Egaña   Nondik gatozen jakin nahi izateak ez omen dakar kalterik. Egun, zail da horrelakorik sumatzen, baina ikusiko zenuten noizbait, dokumentaletan bada ere, idi-parea goldeari tiraka. Soroaren alde batean abiatu dira eta besterainokoa egin dute. Zarratada bat egin diote lurrari, lerro bat, erreten bat. Buelta hartu eta abiapunturantz joko dute gero, eta handik berriz ekingo diote.Bertso hitza latinezko versus-etik dator, begi bistakoa denez. Latinez, versus horrek gauza bat baino gehiago esan nahi du, baina gaurkoari dagokion a...


URBI ET ORBI

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-07-14 12:07

Esteban Antxustegi EL PAÍS, 2005-V-2 Kardinalak Kapera Sixtinora abiatzen dira Konklabeari hasiera emateko asmoz. Ondo dakite munduaren ikusmiran daudela. Purpura koloreko jantziz hornituta, prozesio patxadatsuan, Bedeinkapenen Aretoko Jauregi Apostolikotik atera dira kaperara arte dagoen bidea egiteko, guardia suitzarraren babesean. Kaperan, Michelangelo Buonarrotti eta Errenazimenduko beste artista batzuen lanen argipean Ebanjelioen aurrean sekretua eta leialtasuna gordeko dutela aldarrikatu dute "hitzematen dut, nire burua derrigortzen dut eta zin egiten dut" ...


MOZALA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-07-09 18:26

BERRIA, 2015-07-02 / Anjel Lertxundi Han-hemen mozal legea deitzen diogu gaztelaniaz ley mordaza gisa bataiatu dutenari. Mozala. Hainbat abereri muturrean jartzen zaion tresna ahoa ireki ez dezan. Gizakiok ere animaliak gara, muturra daukagu, hobeto gaude mozalarekin. Bill Viola artistaren argazkietako figura bihurtu nahi gaituzte, denok mozal bana dugula ahoan. Ahoa itxita, lotuta. Ahoa kateaturik, nekez aterako zaizkigu hitzak. Ezin dugu zaunka egin. Alferrik saiatuko gara hortzaka egiten.Mozal gurea eta bozal gaztelaniazkoa, boza gurea eta voz gaztelaniazkoa hitz-mutur beretik da...


FOBIEN LIBURUA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-07-14 14:33

Karlos Linazasoro BERRIA, 2014-VII-14 Idazle oparoa da Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962): ia berrogei liburu idatzi ditu. Gainera, eroso aritzen da nola genero batean hala bestean. Heriotza, absurdoa eta gizakiaren krudelkeria izan ohi dira haren historiako protagonista nagusiak, sarri umore beltzez eta ironiaz lagunduak. Aurten bi liburu kaleratu ditu jada: Alferrik ez balitz (Elkar), mila aforismoren bilduma, eta A zer lau elementu! (Pamiela), gazteentzako poesia liburua. ______________________________________________________________________________________ ACROPHOBIA Fobia mota hau a...


JENDARTEA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-02-19 23:15

BERRIA, 2014-02-18 Angel Erro Gero eta gehiago, sumatzen dut jendea, gizarte hitza saihesteko, jendarte erabiltzen, lehenengoaren balizko kutsu sexistak bultzatuta. Bada bata bestearekin ordezkatzeko proposatu duenik, baina gehienek badaezpada erabiltzen dute orain bestela.Gizartearen ordez jendartea aditzen dudanean, dardara sentitzen dut. Matxismoaren hondar bat, akaso, edo barne-barnetik daridan zuzentasun politikoaren aurkako arbuioa, pentsatu nahiago nuke. Horri gehitzen zaio euskal jendea, jendarte edo gizarteak etimologiekiko duen atxikimendu gehiegizkoa eta aldi berean eska...


in Algara, edo ez gara bloga (Kike Amonarriz) Maisu-maistra hitzak latineko magister hitzetik datoz, eta hura magis adjektibotik. Magis adjektiboak, berriz, hau esan nahi du: (zerbaitek/norbaitek baino) gehiago. Magister, beraz, honela definitu genezake: bere ezaguerak edo trebetasunak direla medio, besteen gainetik dagoena edo nabarmentzen dena. Adibidez, magister equitum (Erroma zaharreko zalditeriaren burua) edo magister militum (Buruzagi militarra). Ministro hitza berriz, minister-etik dator, eta hura minus adjektibotik: (zerbaitek/norbaitek baino) g...


HUELGA ALA GREBA?

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2009-05-22 18:53

Anjel Lertxundi, BERRIA, 2009-V-22 Txirritaren bertso bat buruan nerabilela (huelga bat sortu ta ibili naiz larri…), aspaldiko polemikatxo bat etorri zitzaidan gogora: zergatik esan behar dugu greba eta ez huelga? Lehendabizikoa frantsesetik ez dator ba, eta bigarrena gaztelaniatik? Zergatik da bat egokiagoa bestea baino? Bueltatxo batzuk ematen hasi nintzen auziari eta, bat-batean, argia egin zitzaidan: “Huelga eta gure olgatu iturri beretik zatozak! Tentu, gero! Ez dezala inork pentsa huelga bat olgeta, jostaketa, atsegin hartzea denik! Pariseko l'Hôtel-de-Ville-ri place de Grève ...


Azken iruzkinak