Sarkofago edo haragijale
-
Sarkofago hitzak erro grekoak ditu: sarkós haragia da antzinako grezieraz, phagein, aldiz, jatea, eta -o atzizkiak egilea edo akzioa burutzen duena esan nahi du.
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena
ARGIA, 2018ko maiatzaren 13a
Beraz, sarkofago hitzak haragijale esan nahi du eta badu zentzua, kutxa horiek giza haragi hila “jaten” baitzuten. Eta ez soilik zentzu metaforikoan.
Berez, hasieran erabiltzen zuten esamoldea líthos sarkophágos zen, hau da, “haragia jaten duen harria”. Lehen sarkofagoak kareharrizkoak ziren eta barruan sartutako giza haragia literalki deskonposatzen zuten, azido-base prozesu kimikoaren bidez; giza haragia azidoa da eta kareharria, berriz, alkalinoa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: