Sarkofago hitzak erro grekoak ditu: sarkós haragia da antzinako grezieraz, phagein, aldiz, jatea, eta -o atzizkiak egilea edo akzioa burutzen duena esan nahi du. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2018ko maiatzaren 13a   Beraz, sarkofago hitzak haragijale esan nahi du eta badu zentzua, kutxa horiek giza haragi hila “jaten” baitzuten. Eta ez soilik zentzu metaforikoan. Berez, hasieran erabiltzen zuten esamoldea líthos sarkophágos zen, hau da, “haragia jaten duen harria”.  Lehen sarkof...


Azken iruzkinak