"Entzun etimologia grekoa eta latindarra xuxurlaka!" - Pentsaera Konputazionala lantzeko proposamena.

Hezkuntzan, pentsamendu konputazionala (PK) problemak ebazteko metodo multzo bat da, arazoak eta horien soluzioak ordenagailu batek exekutatu ditzakeen moduan ere adieraztea eskatzen duena. (Euskarazko Wikipedia)
Oporrak begi-bistan ditugularik, azken egunotan buruan bueltaka dabilkit hurrengo ikasturterako latina/grekoan Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat prestaturiko proposamen didaktikoa. Trastea-Deustuko Unibertsitatearen eskutik jasotako Pentsamendu konputazionaleko ikastaro baten azken lana izanik, eskertzekoa da azken produktua ondo bideratzen lagundu izana; hori izaten baita, hezitzaileontzat, egindako prestakuntzen helmuga: ikasitakoaren hainbat alderdi gelara eramateko prest geratzea! Hauxe sorturiko jolasa (Scratch+ etimologia grekoa eta latindarra).
Jolastu nahi?
Hemen dago, batxilergoko 1. mailan, 4 saiotan lantzeko Gida Didaktikoa!
Ongi pasa!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: