Alferkeriaren kontra
Arrazoi du Edurnek: alfertuta gabiltza -nabil- aspaldion. Hau konpondu heharra dago.
Gaurko Amaraunerako gaien artean honako berria zegoen: "Multa europea a cinco empresas asiáticas de pantallas planas".
Gaitegia begiratzen ari nintzela apur bat googleatzen hasi eta konturatu naiz hainbat eta hainbat hedabidetan -zenbaketan hogeitik gora nindoala aspertu naiz- berria hitzez hitz berdin-berdin zetorrela. Egin zuek ere aproba, sartu hau Googleren kutxatxoan: "Joaquín Almunia, vicepresidente de la Comisión Europea y comisario de Competencia, anunció ayer con perceptible satisfacción la imposición de una multa de casi 650 millones de euros" Ikusiko duzue, hitzez hitz, "perceptible satisfacción" hori ere barne. Honaino lehen hausnarketa.
Bigarrena: Harritu ote da Joaquín Almunia enpresa erraldoi batzuen artean prezioak erdi adostu dituztela eta? Ez zekien? Ez zuen susmatzen? Baina, tira, ondo egina: gaizki egin dutenez, isuna, bai horixe!
Hiru: Berrian aurrerago honakoa ere bazekarren -beltzak eta azpimarra neureak-: "Ayer se recordaba que ya MasterCard rebajó en abril sus comisiones a las tarjetas de crédito y débito a cambio de que se archivara la investigación de la Comisión..." Ondo irakurri duzue: ikerketa gelditzearen truke. Eta asiarrak izorra daitezela: isuna.
Ikusten duzuenez ez dugu Wikileaks-en beharrik eskandaluen berri izateko, nahikoa da ohiko hedabideetan irakur daitekeenaz.
Saioa hasi aurretik -mikroak ixilik, argi gorria piztu gabe- batzuetan nahiko elkarrizketa surrealistak izaten ditugu; gaurko gaitegia errepasatzen ari ginela esan du Edurnek: -¡De planas, nada! Beraz, ez dugu pantaila lauez aritzeko betarik izan. Pena izan da, baina, ondo pentsatuta, arrazoirik ez zaio falta Edurneri: ¡De planas, nada! ;-D
Amaraunako talde guztiari, esker onez. Barkatuko ahal didate sekretutxook haizatzea!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: