Pirata informatikoek gobernu hegokorearraren hainbat webgune erasotu dituzte
Gobernu hegokorearraren agentzia ofizialen hainbat webgune erasotuak izan dira gaur, haien artean lehendakaritza bulegoarena, eta zenbait enpresa pribatuena. Eraso batzuk eten badira ere Nazio Batzarrarena, Nazio Defentsa Ministeriokoa, Shinhan Bankuarena eta Koreako Truke Bankuaren webguneak oraindik erasoa jasaten ari dira.
Eraso hauek astearte arratsaldean hasi ziren, eta 25 webgune izan dituzte helburu, horietatik 11 barnekoak. Erasoak Zerbitzu Ukapenenkoak izan dira (DDoS ingeleraz), eta arratsaldeko 6retan hasi ziren (ordu lokala), baina 10etan normaltasuna berreskuratu bazuten ere gaur errepikatu dira.
Poliziak oraindin erasotzaileen atzetik dabil, nor izan den argitu ezinik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: