Berritu ala hil!

sarezabalean 1456152656460 sare zabalean | 2006-07-08 00:53

Joan zen astean berrikuntzari buruz hitzegitea tokatu zitzaidan hainbat ikastetxeren aurrean eta aukera honek gai hontaz dauzkaten ideia eta iritziak nolabait organizatzera behartu ninduen. Azkenaldian, gure salbatzaile bakar moduan ageri da berrikuntza. Berritu ala hil, teknologia ala hil...nonahi entzun genitzazken esaldiak. Baina, ez dakit ba nik mezua egokiena den...batez ere, berrikuntza hitza hainbat forotan erabili ohi den esanahiarekin behintzat... Badirudi berrikuntzarako baliabideak eta denbora konkretu bat gorde beharra daukagula. Berrikuntzarako taldeak sortu eta... eutsi horri! Berritu ala hil! (kontuz, ez ahaztu horretarako 6 pertsona baino gehiagoko taldeak sortu behar direla, Euskal Herriko administrazio garrantzitsu batek horrela dio eta!)

Baina berrikuntzaz ari garenean kontuz ibili beharra daukagu, batzuk bildurtu ere egiten ditugu eta! “hori handien esku dago...”, “guk ze berrikuntza egingo dugu ba...” hainbat aldiz entzun ditudan aitzakiak dira. Heurekin ez dihoala dirudi. Eta horren errudunak, gu geu gara, berrikuntza hitza hartu eta nonahi aho bete hortzez agertzen garenak. Oraingoan ez ordea, oraingoan ez Josu. Ez ezazu betiko adibideak jarri. Utzi berrikuntzaren paradigma bezala erabiltzen diren adibideak eta jar itzazuz hankak lur gainean. Azken finean, berdin dio berrikuntza deitu ahal izatea onartuko didaten ala ez, hobetzen lagunduko bagaitu, askeago izaten lagunduko bagaitu, inori axola al dio nola deituko dioten?

Berrikuntza, teknologia bezala, askeago egiten lagunduko gaituen bitarteko bat bezala ulertzen dut, ez ordea helburua bera izango balitz bezala. Berrikuntza helburu den einean, berrikuntza berak esklabu bihurtuko gaitu. Esklabu garen einean, askatasuna zabaltzeko mugak besterik ez ditugu aurkituko.

Hausnarketa honen ondorio bezala, eta beti ere nire uste umilenean, erabil dezagun denbora askeago nola izan gaitezken pentsatzen, berrikuntza bakar bakarrik etorriko da eta!


Utzi iruzkina: