Pertsonak vs Teknologia
Ez da nere intentzioa bata bestearen aurrean kontrajartzea, biak alderatzea, baizik eta Teknologia Pertsonen eskura edo zerbitzura dagoela azaltzea, behintzat hala uste du 'Rudolph Giuliani' Nueva York-eko alkate ohiak, 'Berrikuntza eta lidergoa'-ri buruz Valentzian izandako 'Campus Party 2006'-an eman berri duen hitzaldi batean (jatorrizko artikulua Gaztelaniaz dago).
Rudolph-ek esan zuen bezela, Teknologia gizartea hobetzeko tresneria egokia da, bainan Pertsonen zerbitzura egon behar duela argi izanik.
Talde-lanaz ere aritu zen, eta adierazi zuen garrantzitsua dela, liderraren ezagutzaz kanpo dauden beste gaietaz adituak diren pertsonekin lantaldea osatzea, eta hauekin lidergo edo gidaritza zintzo (garbi eta zuzen) bat edukitzea, eta lantaldeko kideekin zintzotasuna hori ere mantentzea funtsezkoa dela.
Hitzaldian esan zuen, bere aitak esaten ziola, garrantzitsuagoa zela hileta batean egotea, ezkontza batera joatea baino, zeren jendeak momentu txarretan behar dugula batez ere hurbiltasun hori.
Pertsonalki ez dut Rudolph-en ibilbidea jarraitu, bainan Estatu Batuetan hobekien baloratuta dauden politikoetako bat da, 11S-ko krisaldia ondo kudeatzen jakin zuelako. Hala ere, estatubatuar politikoa izanda, nere senak kritikoa izatera bultzatzen nau ;-)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: