Txateroak 'Piropoekin' ligatzen!

txipi 1456153337547 Teknologia Emozioen Eskura | 2006-09-25 16:55

'Marqueze Telecom' Interneteko enpresak, 10 urteko esperientzia dauka sareko pertsonen arteko harreman birtualak jorratzen, eta piropoak edo loreak botzeko orduan irudimena eta ausardia behar direla diote, benetako amodio-poeta baten gisa azaltzeko. (iturburua: http://iblnews.com/story.php?id=16983)

Piropo arrakastatsuenak

Bere webgunean txatean ligatzen dabiltzanak, "zure etxean ala nerean" moduko maitasun mezu zuzen eta ezagunak erabili ordez, erromantizismoz beteriko loreak darabilte. Ondorengo piropoak bertan egindako inkesta batean bozkatuenak izan dira:

"Lapurra izan al zen zure aita? Zeren izarrak zerutik lapurtu eta zure begietan ipini zituen..."

"Ez al zenuen minik hartu zerutik erori zinenean?"

"Neka-neka eginda egonen zara, zeren nere buruan bueltaka ibili zara egun osoan"

"Zure izena da, zure begiek esan ez didaten gauza bakarra"

Webgunean eskeintzen dituzten zerbitzuen artean, piropo automatizatuak daude, non arrakastarako bidea erraztea duten helburu..., bainan nere ustez, benetako maitasuna ezin da inondik inora automatizatu, loreak momentuaren egoerari eta zuzendutako perstonari egokituak behar dute izan, beraz propioak eta originalak, bainan tira, bakoitzak bere modura egin dezala!

Norbait ausartzen al da baten bat aipatzen?

mikel.txipi

OpinionMap

 


Utzi iruzkina: