Begien aurrean zintzoagoak gara!

txipi 1456153337547 Teknologia Emozioen Eskura | 2006-07-31 21:33

Ikerketari eutsiko diot aldi honetan, konkretuki biologia eta jokabide sozialen inguruan egindako esperimentu baten berri ematera nator. 

'Los ojos provocan estímulos biológicos y e influyen en la conducta' izenburua duen artikulua dut mintzagai (http://iblnews.com/story.php?id=15151).

Artikulu zientifiko hau esatera dator, nolabait gure portaera edo jokaera desberdina dela, begi batzuen aurrean gaudenean, edo beste modu batean esanda, begirada baten harretapean gaudela konturatzen garenean.

Hau ondorioztatzeko, esperimentu bat egin zuten, hotel baten atariko izkin batean, leku ezkutu batean, mahaitxo baten gainean dirua emateko kutxa bat utzi zuten eta haren gainean kartel bat ipini zuten. Kartel edo horma-irudi hau astero aldatzen ibili ziren, eta irudi ezberdinak jarri zituzten, zenbait loreenak eta begi ezberdin batzuenak ere, eta harrigarriena izan zen begien aurrean  jendeak diru dexente gehiago (ia 3 bider) utzi zutela!

Ikertzaileen ustetan, begien aurrean gure jokaera zintzoagoa dela ondorioztatu daiteke, naiz eta begi horiek artifizialak izan, gainera eragina biologikoa dela diote.

Ikerketa honek ateak irekitzen ditu beste arlotan aplikatua izan dadin, adibidez jarrera antisozialetan eragiteko edo salmentako marketingean kontsumitzaileak erakartzeko.


Utzi iruzkina: