Kategoria: ikerkuntza
Ikerketari eutsiko diot aldi honetan, konkretuki biologia eta jokabide sozialen inguruan egindako esperimentu baten berri ematera nator. 'Los ojos provocan estímulos biológicos y e influyen en la conducta' izenburua duen artikulua dut mintzagai (http://iblnews.com/story.php?id=15151). Artikulu zientifiko hau esatera dator, nolabait gure portaera edo jokaera desberdina dela, begi batzuen aurrean gaudenean, edo beste modu batean esanda, begirada baten harretapean gaudela konturatzen garenean. Hau ondorioztatzeko, esperimentu bat egin zuten, hotel baten atariko izkin batean, leku ez...