Neskatxa alaitsuaren begirada!!
Jaietako gaupasa bukatzen ari zenean...
Han zegoen neska xarmangarri eta alaitsu hura tabernako barraren bestaldean. Haren irribarre bakoitzak atsegina sortarazten zuen nire barrualdean :-)
Halako batean bistaz galdu eta bere hutsunea faltan sumatu nuen, baina beranduxeago tabernako irteeran zegoen beste barran ikusteak berehala lasaitu ninduen.
Nire koadrilako laguna eta biak gau luzearen zama generaman gainean, eta nekaldia sumatzen genuen gure oinetan. Baina honelako batean, tabernako disc-jockeyak San Martzialeko martxa jarri zuen eta ezin izan genion dantzatzeari uko egin. Hau bukatutakoan, xehatu xamarrak geundenez, aire freskagarri pixka bat hartzeko asmoz kalerako bidean jarri ginen, eta lehengo neskatxa hura han ikusi nuen berriro kanpoko barran, bakarrik zegoen, noraezean begira eta triste itxurarekin :-(
Une hartantxe sentitu nuen injustizia batek sortarazten nauen sentimenduaren hantzeko zerbait, nola liteke dela minutu gutxi alaia zen neska hori tristea bihurtzea? zer demontre gertatu zaio neskatxari?
Eta tabernatik atera bezain laster nengoen berriro ere barrurako bidean, harengana joan nintzaion hori bera galdetzera.
Une hartan guztiz ahaztuak nituen hanketako minak eta aire freskoen behar hura. Han zegoen baina ez zirudien aurreko neskatxa berbera, zerbaitek kezkatuko al zuen? Ni lehengoan bihurtzea besterik ez nuen nahi, beraz halaxe galdetu nion, zergatik zaude hain triste neska?
Momentuan sentitu nuen lehengo begirada epel hura, baina oraingoan apalagoa zen. Berak nekearen arrazoia zela azaldu zidan. Baina ni ez nengoen erabat konforme!
Lehengo irribarre goxoaren iturri hura agortu ez zela ziurtatu behar nuen!
Metxeroa eskaini nion, zigarroa ahoan zuela, eta orduantxe nolabaiteko tentsio metatua libratzen hasi zen, eta nire metxeroari erreparatu zion, izar gorri baten irudia eta “Moskuko jaiak” lema ikusi zituenean, neskatxak irribarre xume batekin alaitu zidan gaua :-)
Hemendik aurrera pare bat galdera bota genion elkarri.
Naiz eta tabernaren argitasunak ez gehiegi lagundu, neskaren parean jarrita nengoela, bere aurpegiaren ñabardurei begiratzen hasi nintzaion, eta bere espresioen formek adierazten zidaten neskatxa hura alaiago zegoela.
Orain egoera desberdina zen, batetik nire barrua lasaiago zegoen bere alaitasun iturria agortu ez zelako, eta bestetik nire lagunarekin gosaltzera joateko asmoak zirauten, hala ere gustura egingo nuen denbora luzez neskatxaren begirada horren baitan, hurrengo irribarrea noiz iritsiko zain.
Azkenean, bestetan gertatu ohi den bezala, laguna eta biok gosaltzera abiatu ginen, baina ez dut erraz ahaztuko neskatxa alaitsu haren begirada!!
(Agurrak iratxe eta itsaspepinoentzat!)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: