KALAMATIKA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2013-12-13 19:07

BERRIA, 2013-12-04

 

Anjel Lertxundi

Gramatika Batzordeak edukiz bete du Elhuyar hiztegiak dimititu aditzari emandako definizioa: «lanbide, kargu eta ardura norberaren borondatez uztea». Zuzendaritzak, aldiz, Arestik Tobera antzerkian aurreikusitakoa: «Zure kargutik dimititzen duzu, eta Buruzagitza Nagusiak onartu egiten dizu dimisioa».

Horiek dira posizioak.

Erretorika zerabilen jaun jakitunari erretolika irizten zion entzuleak. Komedia fikzioari dagokio; komeria, bizitzari. Historia irakasten ziguten, istorioak gustatzen zitzaizkigun. Filosofoa eta pilosopoa bereizten genituen. Zeremonien aurrean, zelemon egiten genuen. Harmonia zegoela ematen zuen lekuetan armonia ere bat ote zegoen begiratzen genuen. Sesioari bi adiera ematen ikasi genuen, jardun serioarena eta liskarrarena. Okasioari, zerbait egiteko aukerarena eta haserrearena.

Gramatika Batzordearen lan itzela ez ahal da kalamatika huts geratuko.


Utzi iruzkina: