Euskararen legeak 25 urte: jardunaldia
XI. Jagon Jardunaldiak: Euskararen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan
Azaroaren 23an, XI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Euskararen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan" gaiaren inguruan. Sabino Arana Fundazioarekin batera antolatzen duen jardunaldi horretan, eta 10/1982 Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legearen 25. urteurrenaren karietara, arlo ezberdinetako hausnarketa bultzatu nahi du Akademiak: legea onartu zeneko giro historiko, sozial eta politikoa, bai eta ordutik hona euskarak izan duen garapena ere aztertuko dira. Azkenik, Euskal Herriko beste lurraldeen ikuspegia ere adieraziko dute Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako ordezkariek.
Horrezaz gain, egun horretan ere, beste bi ekitaldi burutuko dira: batetik, Akademiaren Jagon bildumaren 5. liburukia aurkeztuko da, hots, Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz izenekoa. Eta bestetik, Euskararen Legea ondu zutenei omenaldia eskainiko zaie.
Hona hemen egitaraua:
- 10:00 Agurra
- Andres Urrutia, euskaltzainburua
- Juan Mari Atutxa, Sabino Arana Fundazioaren lehendakaria - 10:15 XI. Jagon Jardunaldien aurkezpena
Andres Iñigo, Jagon sailburua - Lehenengo zatia, Legearen ikuspegi historiko, sozial eta politikoaz
10:20 JOSEBA INTXAUSTI, Euskararen Legearen aurreko euskal gizarteaz
10:50 JOSE LUIS LIZUNDIA, Euskararen Legearen sorrerako giro politikoaz
Moderatzailea: Andres Iñigo - Etenaldia (11:20-11:30)
- 11:30 Euskaltzaindiaren Jagon bildumaren 5. liburukiaren aurkezpena: Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz
- 11:45 Euskararen Legea ondu zutenei omenaldia
- Bigarren zatia: Legea onartu zenetik hona, euskarak izan duen garapenaz
12:30 GOTZON EGIA, Administrazioan
13:00 ANAJE NARBAIZA, Arlo sozio-ekonomikoan
Moderatzailea: Manuel Ruiz Urrestarazu - Etenaldia (13:30-16:00)
- Bigarren zatia (jarraipena)
16:00 MIKEL ZALBIDE, Hezkuntzan
16:30 JULIAN BELOKI, Hedabideetan
17:00 ANDONI SAGARNA, Teknologia berrietan
Moderatzailea: Ana Toledo - Hirugarren zatia: EAEko Euskararen Legearen garapenaz Euskal Herriko beste lurraldeen ikuspegia.
17:30 SAGRARIO ALEMAN, Nafarroarena
18:00 ERRAMUN BAXOK, Euskal Herri kontinentalarena
Moderatzailea: Jean-Baptiste Coyos - 18:30-19:00 Elkarrizketa
- 19:00-19:10 Amaiera
- Ondorioak: Erramun Osa
- Agurra: Andres Urrutia eta Juan Mari Atutxa
Iruzkinak
Utzi iruzkina: