Hiztegiak

adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2006-10-18 07:31
1

Atzo, zenbait webgunetan bilatzen aritu nintzen  gustatzen zitzaizkidan hiru hiztegien bila, eta azkenean "mis favoritos"-en jarriko ditudanak honako hauek izango dira:

-Euskaltzaindia: Lehendabizi Euskaltzaindiaren hiztegia aukeratu dut, batez ere Euskaltzaindiaren arauak agertzen direlako (aditza,sintaxia,ahoskera...).

-3000 Hiztegia:  Nire bigarren aukera, 3000hiztegia izan da, normalean informazio gehiena erderaz aurkitzen duzulako, edo gutxienez erderaz euskeraz baino informazio gehiago dagoela esan dezakegulako, eta hiztegi honen lana itzulpenak egitea denez, uste dut interesgarria dela "mis favoritos"-en eukitzea.

-"Hiztegia":  Orrialde hau aukeratu dut, gaika sailkaturiko hiztegiak daudelako, sinonimo eta antonimoen hiztegiak, orokorrak... Beraz, webgune hau orokorrean erabilgarria izan daitekeela pentsatzen dut, ia kasu guztietarako.

 

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-10-23 19:57 #1

Lan ona, baina zergatik ez dituzu loturak ipintzen ikasi dugun moduan? www horiek ez dute zertan agertu hor. Sartu admin fitxan eta txukundu mezua. Animo!<br />


Utzi iruzkina: