Nudibrankioak

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-05-06 00:00
1


(Dampierre-ri)
 
Duela urtebete eta piku utzi nion erretzeari, nahiz eta debeku eta estigmatizazio garai hauetan berriro hasteko gogoa piztu zaidan. Baina ez naiz hasiko, ez horixe. Bueno, agian jubilatzen naizen egunean ekingo diot berriro zupatzeko bizioari (zigarroak zupatu, zer uste zenuten ba?).

Uzteko arrazoien artean betikoak aipatzen hasten banaiz ez dizuet ezer berririk argituko: fumar puede matar, fumar acorta la vida, fumar produce cancer mortal de pulmón... Tabako kutxari begiratzearekin bakarrik kikiltzen zen bat.

Honezkero hasi zarete pentsatzen: Eta goiko argazki hori? Eta izenburu hori? Zer dira nudibrankioak? Zoratu da Jozulin?

Kontua da nik baino lehenago utzi ziola erretzeari lagun batek, enegarrenez eta azkenez. Eta erabili zuen arrazoia, aitzakia edo dei-tu-na-hi-du-zu-en-mo-du-an ekonomikoa izan zen. Analisi sinple eta hausnarketa soil baten ondoren iritsi zuen ondorio ezinbestekoa: Dirutza ari zen xahutzen tabakotan. Eta erabaki zuen dirutza hura nonbait inbertitu behar zuela. Eta, lagunok, zer hobeto bizitza honetan dirua inbertitzeko bizioak baino. Bizioak, benetako bizioak, dirutza balio dutelako erosten ez ditugunak, gure kontsumismo basatia (boladatxo batez, sikeran) asetzen laguntzen digutenak. Eta lehen erosketa egin zuen: ikaragarrizko kamera digital bat urpean erabiltzeko kaxa eta guzti. Berarekin atera ditu hor goiko argazkia eta hor behekoa ere bai. Ikusten dituzuen bitxo horiek nudibrankio izena omen dute. Goikoari “Sevillako bailarina” eta behekoari “Behitxo suitzarra” esaten omen diete adiskideek izen latinoen formalidadeak ahazten dituztenean.

Hori iaz izan zen; aurten ordenagailu eramangarria erosi du. Asko erretzen zuen nire lagunak, ulertu ezazue.

Ez esan ez dela erretzeari uzteko erabateko argudioa. Jakina, argudioak konbentzitu ninduen. Zer erosi dudan nik? 20Gb-ko mp3 bat. Eta banabil pentsatzen datorren urtean non inbertitu nire irabaziak...


patxi lurra

patxi lurra 2006-05-07 10:59 #1

<p><em>Zoratu da Jozulin?</em></p>

<p>Bazeneukan ganbara alokatuta aurretik, ezta? Ez da oraingoa kontua. Ez zaitut mindu nahi baina...</p>


Utzi iruzkina: