Kategoria: tabakoa
Azken hiru astetan bakarrik janaria gogoan hartzen dut. Arriskutsua da, nire laguneen eta nire bikotearen arabera. Gertatzen zaidana da, imajina ezazue, tabakoa utzi dudala. Eta oraindik oso zaila da niretzat tabakoa nire burutik kentzea. Horregatik, antsia murrizteko, aurten gauza berriak egiten hasi naiz, blog hau bezala eta lehenago egin ez dudan aktibitate bat: aerobic. Bai, bai, benetan. Ni ez naiz inoiz gimnasio batera joan. Eta orain, hogeitahamabi urterekin, kirola egiten hasi naiz. Gainera, kiroldegira joateko, oso goiz jaiki behar dut, gero lanera garaiz heltzeko. Nire bi...
Ostegun arratsaldeko inora ez doan alperrikako hausnarketa
Aurrekoan demonocrazyren blogean binilo eta musikari buruzko post bat irakurri nuen. Bertan, musika, musika entzuteagatik soilik entzuteari utzi diogula defendatzen zuen eta ados nago berarekin. Hala ere, ez dut uste azkenaldiko kontua denik ez baitut uste sekula musika entzun besterik egin dudanik, beste ezertan aritu gabe esan nahi dut. Nahiko hiperaktiboa naiz (txikitatik dakit hori) eta ez dut uste sekula gauza bat bakarrik egiten aritu naizenik… Horrek gauza onak eta txarrak ditu baina azkenaldian alde txar batez konturatu naiz, tabakoa hain zuzen ere. Musika entzuten ari naizen bita...
Tabakoaren prezioa 40 zentimo igo dute... Zapaterok dio tabakismoaren aurkako erabakia dela... Agian ez da egun txarra erretzeari uzteko... Hala ere, nik tabakoa uztearen arrazoia Zapateroren erabaki bat izatea nahi al dut?... Ezingo nuke horrekin bizi... Akabao, astean zehar bakarrik uztiko dut, oraingoz... Erabateko uztea nere erabakiz izango da, erabat. Tabakoa... Zenbat momentu on... Geroarte Chester!
-Ze itten dek erretzen? Ez al hon utzi? -Bai bai, erretzeko gogok kentzen zizkian meiku batena jun ninttuan -Ta? -Ba oain gogoipe erretzen diatela -...
Urdaizpikoa txarra omen zen kolesterolerako, gero otarrainxkak izan ziren “azido urikoarekin gaizkiantxean eramaten zirelako. Gero, ardoa, gure gibel astinduari lan gehiegi ematen ziolako eta azken urteetan, ia gustatzen zaigun guztiak gure gorputza kaltetzen duela ematen du, edo hori diote behintzat. Atzokoa egun handia izan zen erretzaile fidelentzat, estankeroak errepideko kunetan utzi ez ditugunontzat, tabakoaren inguruko hainbeste lanpostu mantentzeko borrokan gabiltzanontzat, metxero saltzaileen seme-alaben ikasketa duinak bermatzen ditugunontzat. Atzo, erretzea eta biriketako ...
(Dampierre-ri) Duela urtebete eta piku utzi nion erretzeari, nahiz eta debeku eta estigmatizazio garai hauetan berriro hasteko gogoa piztu zaidan. Baina ez naiz hasiko, ez horixe. Bueno, agian jubilatzen naizen egunean ekingo diot berriro zupatzeko bizioari (zigarroak zupatu, zer uste zenuten ba?). Uzteko arrazoien artean betikoak aipatzen hasten banaiz ez dizuet ezer berririk argituko: fumar puede matar, fumar acorta la vida, fumar produce cancer mortal de pulmón... Tabako kutxari begiratzearekin bakarrik kikiltzen zen bat. Honezkero hasi zarete pentsatzen: Eta goiko argazki hori? ...
Batzuk galdetu didazue zergaitikan jarri dudan "kerik gabeko webgunea" deritzon leloa blog honetan, esplikazio erraza dauka kearen aurkako taliban bihurtu naiz.Orain dela pare bat aste izan nuen esperientzia nahiko tamalgarria tabakoaren kontuan. Haurtxo bat izan berri gera eta pediatra guztiek esaten dizuten lehen gauza da: "kerik dagoen tokietan ez zaitezte sartu", hortaz Tabakismoaren aurkako lege berria gauza on bat bezala jaso genuen. Beno, behintzat hori pentsatzen genuen larunbat batian Donostira joan ginen arte. Jaten emateko toki lasai baten bila hasi ginen ...
Gasolindegian gelditu naiz. Bi letrero ikusi ditut. Ezin da telefonoa piztu. Ezta zigarrorik erre ere. Zigarroa piztu eta telefonoa erre dut. Eta alde egin dut, atzean sute handi bat utziz.
—Hemen, erre daite? —¿Qué?