Erretzaileen hipokresia
Batzuk galdetu didazue zergaitikan jarri dudan "kerik gabeko
webgunea" deritzon leloa blog honetan, esplikazio erraza dauka kearen
aurkako taliban bihurtu naiz.
Orain dela pare bat aste
izan nuen esperientzia nahiko tamalgarria tabakoaren kontuan. Haurtxo
bat izan berri gera eta pediatra guztiek esaten dizuten lehen gauza
da: "kerik dagoen tokietan ez zaitezte sartu", hortaz Tabakismoaren aurkako lege berria gauza on bat bezala jaso genuen.
Beno,
behintzat hori pentsatzen genuen larunbat batian Donostira joan ginen
arte. Jaten emateko toki lasai baten bila hasi ginen eta hiru ordu
laurden pasa eta gero. Demontre!!! Leku ganorazko bat ere ez.
Azkenean gure txikiak bultzatuta pub batean sartu ginen (100 metro
karratutikan gora ditu) eta nahiko hutsik zegoen. Esan genuen, "Goazen
eskinatxoan jartzera hor ez diogulako inori trabarikan egingo eta
kerikan ez dagoelako".
Horretan ari ginan bi emakume sartu
zirenean beraien alabatxoekin. Taberna guztia zuten libre baina gure
ondoan jarri behar izan zuten. Bost minutu pasa ziren eta hara non
hasten diren biak erretzen eta onena zer izan zan. Ba jaiki eta
guregana hurbilduz esan zutela.
- Ayyyy !!!! Que niña más bonita!!!.
Bakarrikan
falta izan zitzaiena izan zan muturrean jartzea gure alabatxoari. Uste
dut jarri nien muturra eta esan nienarekin ondo konturatu zirela baina
ala ere han jarritu zuten gure alboan erretzen pub guztia hutsikan
zegoela. Trastoak jaso eta alde egin behar izan genuen. Momentu
horretan konturatu nintzen legea baino lehenago hobeago geundela.
Orduan eskatu eskero jendea mugitu edo zigarroa itzaltzen zuten, orain
eskubidea dutenez...
Zegaitikan gertatzen da hau??. Hala ere
Espainiako gobernuari zerbaitek huts egin dio kalkuluetan. Zer gertatu
da?. Taberna, pub eta antzekoetan % 99,90-ek "Hemen erre daiteke"
karteltxoa jarri dute. Zergaitik? Ba uste dut argi dagoela
erretzaileen sektorea galtzeko beldurrez eta bestela ezin dutelako
tabako makinarik ezarri beraien tabernan. Trixkantza hau konpondu
bitartean hemen ibiliko gera ume-kotxe gidariak titia, biberoia edo
delako emateko tokirik bilatu ezinda.
Hau gertatzen den
bitartean Maalako Parkean ez da erreko eta tinko jarratuko du
karteltxoak kerik gabeko guneak eskatzen ditugun pertsonen eskubideak
defendatuz.
Iruzkinak
Fagoa 2006-03-06 14:43 #1
<p>Tabakoaren gaineko polemika guztien gainetik eta zuk komentatzen duzun pasadizoari buruz bi ohar:</p>
<ul>
<li>Bitxia da nola hona datozen atzerritarrei behin galdetuta zer harritu zaituen gehien hemengo ohiturei buruz, ematen dituzten erantzunen arteko 'pool position'ean zera dagoen: Umeak tabernetan ikustea (tabernak, pub-ak sortzez pentsatu baitizeren pertsona helduen topaleku eta kea gora, kea behera, eta debekuen hain zale omen diren askok erraz ulertuko duten bezala, leku zibilizatu askotan sarrera bera galerazita dago adingabeentzako).</li>
<li>Aldarria iristen denean Pub-ak titiko umeei egin beharrekoak egiteko atondu daitezen ni neu ez naiz harrituta geratzen bakarrik, ez ... txundituta, ahoa bete hortz beharbada?</li>
</ul>
haurtxo ttikia 2006-03-06 22:22 #2
Egia da ez dagoela ohiturarik ez dagoela Europa zaharrean haurrak tabernatan sartzeko. Baina gauza horietako ere gu baino askoz hobeto prestatu daude komun publikoak (eta garbiak noski!!) eta haurtxoak aldatzeko tokiak (Hemen zer da hori???). Eta noski termometroa zero azpitikan dagoenian nonbaiten sartu behar... Ala ere ezin dut onartu pub-a eta kearen bitarteko elkarketa hori. Zer irudituko pub batean sartu eta whiskey bat hartu behar bazenu?. Ba berdina kearekin!!<br />
Utzi iruzkina: