Denbora galdu?
Azken hiru astetan bakarrik janaria gogoan hartzen dut. Arriskutsua da, nire laguneen eta nire bikotearen arabera. Gertatzen zaidana da, imajina ezazue, tabakoa utzi dudala. Eta oraindik oso zaila da niretzat tabakoa nire burutik kentzea. Horregatik, antsia murrizteko, aurten gauza berriak egiten hasi naiz, blog hau bezala eta lehenago egin ez dudan aktibitate bat: aerobic. Bai, bai, benetan. Ni ez naiz inoiz gimnasio batera joan. Eta orain, hogeitahamabi urterekin, kirola egiten hasi naiz. Gainera, kiroldegira joateko, oso goiz jaiki behar dut, gero lanera garaiz heltzeko. Nire bikoteak ez du ezer ulertzen, eta esaten dit ero nagoela. Goiz jaikitzea izerditzeko!! Baina saiatuko naiz. Aerobic egitera gizarte etxe batera nire ahizparekin joaten naiz. Beno, egia da kurtsoaren izena dela “Iniciación al aerobic”. Baina “iniciación” hitza iruzur bat da. Oso gogorra da. Benetan. Eta gainera, gaur goizean irratian entzun dut kirola bakarrik denbora pasatzeko edo galtzeko dela, lelokeria dela. Sinestezinezkoa!! Lehen igual bai, horrela pentsatzen nuen baina orain ez. Barkatu, baina ez nago ados. Esfortzu handia beharrezkoa da astero bitan edo hirutan kiroldegira joateko. Lehenengo egunean irakasleak nire ahizpari eta niri galdetu zigun ea zer moduz klasean berriak ginela nabaritu zuelako. Besteek klasea nahiko ondo jarraitzen zuten baina guretzat gero eta zailagoa zen. Baina erabaki dugu klaseekin jarraitzea, como un reto! Zalantzak: (Laguntza behar dut) Nola esaten da euskaraz: -Es necesario un gran esfuerzo. -Como un reto personal. Gomendioak: http://www.vitoria-gasteiz.org/ Hau da Gasteizko udalako orria Interneten. Barruan agertzen da gizarte etxeetako programa kirola egiteko. Informa ezazue!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: