Erretzeak ez du akabatzen! Edo gutxiago behintzat...
Urdaizpikoa txarra omen zen kolesterolerako, gero otarrainxkak izan ziren “azido urikoarekin gaizkiantxean eramaten zirelako. Gero, ardoa, gure gibel astinduari lan gehiegi ematen ziolako eta azken urteetan, ia gustatzen zaigun guztiak gure gorputza kaltetzen duela ematen du, edo hori diote behintzat.
Atzokoa egun handia izan zen erretzaile fidelentzat, estankeroak errepideko kunetan utzi ez ditugunontzat, tabakoaren inguruko hainbeste lanpostu mantentzeko borrokan gabiltzanontzat, metxero saltzaileen seme-alaben ikasketa duinak bermatzen ditugunontzat. Atzo, erretzea eta biriketako minbizia zuzenki lotuta ez daudela frogatu zuten hiru ikerketa zentru independientek.
Broma izan daiteke, hala ematen du, baina ez, egia da. Kontua da, milaka kasu aztertu ondoren biriketako minbiziak predisposizio genetiko bat behar duela frogatu dutela. Gure geneak kromosomaz osatuak daude (argi gera dadila letretakoa naizena) eta horietako batean, 15.ean hain zuzen ere, dago koxka. Egia da tabakoak biriketako minbizia sortzen duena baina beti ere, kromosoma petral horretan bariazio berezi bat izan ezkero. Zer esan nahi du honek? Ba 15. kromosoma horretan bariazio hori ez badugu inmortalak garela! Zer? Ah, ez dela hainbesterako? Bale, ba biriketako minbizirik ezin dugula izan behintzat, ez da gutxi!
Nik dagoeneko kromosoma horri galdetu diot ea berak bariaziorik baduen edo ez eta erantzunaren zain nagoen bitartean pare bat kartoi erosi ditut emozioaren emozioz. Hala ere, ikerketa hau burutu dutenek argi utzi digute bariazio hau ez badugu ere eta biriketako minbizi bat garatuko ez badugu ere, erretzea ez dela ona bete hamar bat gaixotasun sor ditzakelako baina zer? Bronkitisa ohean pare bat egun pasata joaten da!
Egun handia da gau erretzaileentat, erretzeak ez duelako akabatzen! Edo gutxiago behintzat… zigarro bat?
Iruzkinak
nerbiox 2008-04-03 21:59 #1
Grazie in dit "erretzaile fidelak" horrek. Ba al dau ba erretzaile eskirol edo txaketeroik?jajaja.

Erretzailek leprosok bezela bukauko dezue gizartetio baztertuta, jaja.

Tiempo al tiempo.

Ondo segi Miel!!!

indezent 2008-04-04 12:50 #2

Arrazaoia bai, gauzak hola seittu ezkeo leproson antzekok izango gea. Eta bazerek bai erretzaile txaketerok bai! Bakik zeintzuk ditttuken? Lege berrie sartu zuanen erretzei utzi zienak. Hoik dittuk okerrenak...

Etzeok ezer erretzaile bat baino tolerantegoik. Guk, ez dizkiau ez-erretzailek gorrotatzen...;)

Utzi iruzkina: