Kategoria: bizioa
(Dampierre-ri) Duela urtebete eta piku utzi nion erretzeari, nahiz eta debeku eta estigmatizazio garai hauetan berriro hasteko gogoa piztu zaidan. Baina ez naiz hasiko, ez horixe. Bueno, agian jubilatzen naizen egunean ekingo diot berriro zupatzeko bizioari (zigarroak zupatu, zer uste zenuten ba?). Uzteko arrazoien artean betikoak aipatzen hasten banaiz ez dizuet ezer berririk argituko: fumar puede matar, fumar acorta la vida, fumar produce cancer mortal de pulmón... Tabako kutxari begiratzearekin bakarrik kikiltzen zen bat. Honezkero hasi zarete pentsatzen: Eta goiko argazki hori? ...