Inflazioa... what are you talkin' about?
Urte berriaren etorrerarekin, suposatzen dut, nik bezala, denok entzun duzuela zerbait prezioen igoerari buruz, 2008 honen hasieran, inflazioa %4.3an kokatu da... zer esan nahi du honek? Nik ekonomiaz ez daukat ideiarik ere, egia esan, eta galdera hori etengabe egiten nabil, urtero. Azkenean uste dut zehozer ulertu dudala, inflazioa prezioek urtean zehar dituzten igoeren media omen da. Batzuek diote, kalkulua egiterakoan gutxien igo diren prezioak hautatzen direla inflazioaren datua faltsutuz, gizartea aztoratu ez dadin. Ez dakit, baina %4.3 hori jada, aztoratzeko modukoa da zalantza barik, batez be prezioen igoera orekatua izan dadin, %2aren azpitiko inflazioa delako egon beharko lukeena. Bikoitza baino gehiago aurtengoa, bai. Kezkagarria.
Esan dudanez nik ekonomiaz piperrik ez dakit, eta agian astakeriaren bat botako dut. Aitzitik, prezioen igoera eskandalagarri honek, aspaldiko soldata estatikoekin konbinatua, krisi usaia ematen dit. Egungo ekonomia ez da beharrizanetan oinarritzen, kontsumo konpultsiboan baizik, premiagabeko produktuek sortzen dute gure sistema mantentzen duen ekonomia, hori esan zidan behin aitak, eta nik sinistu. Beraz, funtsezko beharrizanak asetu ahal izateko, hain funtsezkoak ez diren geure kapritxoei uko egin beharko diegu. Ez dut uste momentuz ezer gertatuko denik, baina ez al da arriskutsua, prezioek, hemendik aurrera, aurreko urtean izan zuten martxa eroatea?
Ez dakit, ez dakit, produktuak erosten ez badira... zer gertatuko litzateke? Prezioak batbatean jeitsiko lirateke, eta beraz, soldatak ere, zenbait enpresa eta fabriketan hamaika langile kaleratuak izango liratekeelarik. Hala diru guxiago izango genuke, eta zenbat eta diru gutxiago eduki guk, orduan eta gutxiagoa irabazi enpresariek, horrek langilearentzat dakartzan ondorio katastrofikoekin. Porduktibitate maila jaitsiko litzateke. Antiutopikoegia naiz akaso... Baina kezkatuta nago, ezin dut saiestu.
Zer demontre ari da gertatzen? Zergatik ez dira soldatak igotzen? Inflazioa, igo egiten da zirkulazioan dagoen diru kopurua hazten den heinean, baina nunbaitetik ari da diru hori ihes egiten, guk ezin baitugu apenas usaindu. Bitartekariak. Edo ni tonta xamarra naiz, edo bitartekariak ikaragarri aberasten ari dira. Ez dut ezer ulertzen egia esan, beste edozein herritarron buruhausteak baino ez nabil plazaratzen. Galduta nago, handi gelditzen zait gai hau. Hala ere, nahiko interesgarria iruditzen hasia zait, beraz, ikerketa lan batzuk egin ostean hurrengo kapitulua.
Ordurarte eskua sakelean, txanponik lurrera edo behar ez duten eskutara eror ez dadin, nahiko justu nabil ni neuri tokatzen zaidana ordaintzen, asko ez bada ere...
Iruzkinak
Maiti 2008-01-09 12:18 #1

Jeje gai interesgarria benetan! Datu batzuk besterik ez ditut jarriko zeroriek eritzia eman dezazuen.

1999 ta 2006 artean empresarien etekina 73% hasi da eta Espaniar banka elkartek aditzera eman duenez, 14.141 milioi euroko etekin garbia lortu du 2007ko Urtarrilatik Irailerarte.

Ahaztu gabe noski, aipatzen duzun inflazioa ez dela erreala

Sugoi 2008-01-09 13:41 #2
Suposatzen dut erreala ez dela diozula, datu erreala aipatutakoaren gainetik dagoelako ezta? Ez dakit, ondo legoke benetako datua edukitzea...

Ez da harritzekoa enpresarien etekinak azken 7-8 urteetan %73koa izatea, soldatak ez dira IPCaz aparte ordutik igo, bai ordea, prezioak. Beraz, produktuak ordain ditzakegun bitartean irabazten jarraituko dute. Baina nik beldurra diot nolabaiteko krak edo krisi bati.

Utzi iruzkina: