Izen-ematea....hasiera ematea
2010eko irailaren 7an ordaindu genituen First Lego Leaguen izena emateko 712 euroak. Asko, ezta!
Baina tira, proiektu polita izan daitekela pentsatuta aurrera egitea erabaki genuen.
Ofizialki inskribatu aurretik ere hainbat pausu eman izan ditugu, hauek, labur labur esanda:
- Ekainaren erdialdean gure artean berba egiten hasi ginen FLL honetan parte hartzearen inguruan. Galdera pila bat genituen baina antolatzaileei egiteko.
- Ekainaren 30an Estibaliz Leon etorri zen Leioara Edortarekin berba egitera eta "mobidaren" nondik norakoak kontatzera.
- Uztailaren 12an Bilboko Bakuva taldekoekin bildu ginen aurreko urteetako beraien esperientzia entzuteko. Oso tipo jatorra da Raul Angel eta animatu egin gintuen parte hartzera. Beraiek lan egiten duten arraza, jatorri eta sinismen desberdinak dituzten umeekin eta oso interesgarria suertatu zaie. (Argazkian azkenengo formakuntza saioan eginiko argazkia; 2010/XI/26)
- Adin tarte horretako (10-16 urte) seme-alabak zituzten Gatzagako gurasoekin berba egiten egon ginen uztailan zehar. Azkenean, EguzkiƱek, Anak, Mamenek eta Jonek ez zuten garbi ikusten beraien semeak edo alabak taldean sartzea. Guk beti atea zabalik utziko diegu, aurrerago ere hurbiltzea gura badute.
- Dorleta, Aitziber eta Albertorekin berba egin genuen Gurel-en ekintzen artean kokatu zitekeelako gure egitasmo hau. Ondo ikusi zuten.
- Uztailaren 20an egin genuen lehen bilera, guraso eta gazteak, aurrera egiten genuen ala ez erabakitzeko. Baietz erabaki genuen.
- Uztailaren azkenetan, gazteen lokalen kudeaketaz berba egiteko Udalak antolatu zuen bileran egon ginen eta alkateari eta zinegotziei eman genien gure asmoen berri.
- Asier, Xabi, Jon, Ander eta Aratz dira Prototype taldeko partaideak. Entrenatzaile lanetan Edorta eta Idoia arituko dira.
- Taldearen lehen bilera informaletan finantzabideak zeintzuk izan zitezkeen komentatzen egon ginen: kamisetak, erakunde eta enpresetan, bigarren eskuko gauzen azoka jaietan, Gureleko argazkiekin eginiko CDa saltzea...
- Abuztuaren azken egunetan, herriko jaietan bigarren eskuko gauzak saltzea erabaki genuen.
- Irailaren 4an eta 5ean Prototypeko kideek dena prest zeukaten jaietara etorriko ziren ume eta nagusi guztiei gauzak saltzeko. Oso esperientzia polita izan zen eta 240 euro batu genituen!!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: