Denok entzun izan dugu inoiz diruak ez duela aberririk. Hala dirudi, eta hamaika adibide daude horixe frogatzen dutenak. Baina, diruaz gain, beste balore batzuk ere badaudela ikasi dugu denok; esaterako, duintasuna.   Euskal Herria duintzen duten hainbat kontu ditugu. Direla pertsonaia ospetsuak, direla kirolari prestuak, edo direla enpresa ekimentsuak, Euskal Herriaren izena munduan barna zabaldu dutenak ez dira gutxi. Horietariko bat, ezbairik gabe, MCC dugu, euskal kooperatibismoaren ikurra. Eta, kooperatibismo horren diru-kudeatzaile gisa, nork ez du ezagutu garai bateko Lankide Au...