Aberria

trikua 1456153143756 Trikuaren ibilaldia | 2006-09-11 13:15

"Errekaren ondoan, goroldiozko larre bukaezinetan, aberriya det. Hor dana maitagarriya izaten zait. Hor, zuhaitzek hosto gorriyak mailegatzeko ohittura daukate, sudurra estaltzeko haize hotzak dabiltzanerako, eta, euriya ari dunean, perretxikopean hartzen det aterpea.

Hor, eguzkiaren printzak lotsatiyak dira eta, sartzeko, baimena eskatzen diete iratzeei, aberriyaren mugak zaintzen baitittuzte. Eta, lege zaharrek ordaintzen dutenez, zerutikan gaztain-eskaintzak erortzen dira, egun hartan deten gosearen arabera.

Beste modukorik ez nuke ulertuko nere aberriya."

Horretako gauzetan ari zen Trikua, etxe barruan, oraindik ez zuelako ausardiarik kanpora ateratzeko.

"Agiyan hobea da hemen gelditzea, ez kaleratzea, bazpare buruan daukadan aberriya jun da adiyorik esan gabe."


Utzi iruzkina: