Nazioak desagertzen al dira?

1
getag 1456133226747 G&G | 2007-10-18 17:07

Nazioak sortu egiten dira. Literatura ugari dago naziogintzaz ("Nation making") edo nazio-eraikuntzaz ("Nation building"). Euskal Herrian franko zabaldu da nazio-eraikuntza kontzeptua, nazioa ethnos bat izan beharrean demos bat dela uste dugunon aldetik. Nazioa ez datorrelako historiaren laino artetik, herritarron asmo eta atxikimendutik baizik, nazioa proiektu polikito bat da, egunerokoan sortu eta eraiki beharrekoa. Espainia eta Katalunia bezalaxe, eta Borja de Riquer historialari katalanari zor diot ideia hau, Euskal Herria edo Euskadi (hau baita euskal nazio proiektuaren izena) nazio os...