Kategoria: idaztea
Oporrak amaitu ziren, baina blogintzari ekiteko alperkeriak jota nengoen. Erosoa da bizitza igarotzen ikustea, ibaiaren joanari begira bezala. Baina murgildu beharra dago.Astero idaztea, hemengo eta hango, etxeko eta auzoko gaiak jorratzea, iritzia xalo eta ahalik eta landuen eta argien azaltzen saiatzea: horra hor asmoak.Beste batzuk ere bai: elkarrizketarako prest egotea, iritzi osagarri eta are kontrajarriei lekua egitea, matazetatik haria ekartzea. Ahots bakarra ez baita ezer besteren oihartzun gabe, ahots ere ez baita belarri adirik gabe.Politikaz jardutea aspergarri dateke. Bitxikeria...
...eta kondenaturik jaio ginen,idaztera kondenaturik,letren laberintoanbizitzera kondenaturik....eta edalontzia hustuz doaorri zuri hauletra lausoz betetzen den bitartean
Betidanik gustatu izan zait idaztea, buruan nituen txorakeriak paperean isladatzea. Bertsolaritza izan zen idazten hastera bultzatu ninduena, ez erratu, ez naiz bertsolaria, baina bai bertsozalea. Egia esan behar badut, ez naiz jarraitzailea, ez ditut bertsolari gehiegi ezagutzen, baina ondo baino hobeto pasatzen dut bertso saio dinamiko batean, ez naiz teknikan fijatzen, soilik gozatu egiten dut. Kontua da, etxean, inork ikusten ez ninduenean noski lotsa ematen baiztidan, bertso bat edo beste idazten nuela noizean behin. Txarrak ziren zeharo, eta bukatutakoan bota ohi nituen zakarrontzira,...
Hitz egin, entzun eta azken finean komunikatzeko gizakiak duen beharrarengatik, suposatzen dut.Animalion senari jarraituz komunikatu beharra sentitzen dugu, eta gizakion kasuan, gure gaitasun, trebezia eta barneratutako kodeen bitartez, informazio hori grafikoki errepresentatu dezakegu; hizketaldian ez bezala, denbora eta tokia gaindituz.Hori da idazteak bere garaian ekarri zigun abantaila, eta idazteak, halabeharrez, irakurtzea dakar komunikazio prozesua gertatuko bada.