Zergatik irakurtzen dugu?
Hitz egin, entzun eta azken finean komunikatzeko gizakiak duen beharrarengatik, suposatzen dut.
Animalion senari jarraituz komunikatu beharra sentitzen dugu, eta gizakion kasuan, gure gaitasun, trebezia eta barneratutako kodeen bitartez, informazio hori grafikoki errepresentatu dezakegu; hizketaldian ez bezala, denbora eta tokia gaindituz.
Hori da idazteak bere garaian ekarri zigun abantaila, eta idazteak, halabeharrez, irakurtzea dakar komunikazio prozesua gertatuko bada.
Iruzkinak
Ane 2006-10-18 07:41 #1

Hizketaldi bateko hitzak haizeak eraman ditzake.

Idatzitakoak mendeak biziraungo dituen bitartean.

Batek oraina ordezkatzen du.

Besteak iragana eta geroa ere.

malen 2006-10-19 01:32 #2

horregaitxik irakurtzen dozu, Josu???? jope! labur ta ondo, perfekt!beste batzuk folixo osua idatzi edo bete biharra izaten dou zeoze txukuna lortzeko asmoz...askotan, asmuan bakarrik geratzen dana.

ondo segi! Mr. Confidential**

Josu 2006-10-19 04:57 #3
Ez, Malen. Horregaittik irakurtzen dogula ari naiz hizketan (GUK!). Ez da berdiña nere rollo pertsonal/psikologiko edo dana dalakoa, edo gizarte mailan/maila soziologikoan ari bagara.

Galdera ez zen "Zergatik irakurtzen duzu zuk?", baizik eta "Zergatik irakurtzen dugu?"; denok egiten dugun gauza bat denez eta "dugu" hori ikusiz eman dot erantzuna.

Nik, plazerragaitik ere irakurtzen dot, zuk bezela. Baña ez horregaittik bakarrik! Kotxean noanean eta "Velocidad controlada por radar" irakurtzen dudanean, horrek ez dit iñongo plazerrik sorrarazten!!

Beharrezkoa da belaunaldiz belaunaldi sortu dugun kode minimoetako bat delako gaur egun irakurketa, hori da uste dudana.

Eskerrik asko bioi erantzuteagaittik.

Utzi iruzkina: