Borrokarik gabe, ez dago emaitzarik
Betidanik gustatu izan zait idaztea, buruan nituen txorakeriak paperean isladatzea. Bertsolaritza izan zen idazten hastera bultzatu ninduena, ez erratu, ez naiz bertsolaria, baina bai bertsozalea. Egia esan behar badut, ez naiz jarraitzailea, ez ditut bertsolari gehiegi ezagutzen, baina ondo baino hobeto pasatzen dut bertso saio dinamiko batean, ez naiz teknikan fijatzen, soilik gozatu egiten dut. Kontua da, etxean, inork ikusten ez ninduenean noski lotsa ematen baiztidan, bertso bat edo beste idazten nuela noizean behin. Txarrak ziren zeharo, eta bukatutakoan bota ohi nituen zakarrontzira, azken finean gustatzen zitzaidana idaztea zen, eta ez gero irakurtzea...
Pixkanaka hasi nintzen poemaren bat idazten, gutun ezkuturen bat, abestiren bat, eta azkenik, eguneroko bat. Ez nintzen oso konstantea, aspertu egiten ninduen liburu bati nire istorioak kontatzea, hain ziren arruntak! Ez dakit zergatik, baina idazteari utzi nion bat-batean, erosoagoa zen telebista ikustea idazten egotea baino, eta irakasleren batek animatuta ez bazen, alperkerian baino ez nintzen ibiltzen. Hala ere, jarraitzen nuen disfrutatzen klaserako idazlanak egin behar genituenean (gaiaren arabera noski), deskribapenak, ipuinak etab.
Pasa den udan, pare bat eskutiz bidali nituen egunkarira, artikulu sinple batzuk, gaurkotasun gaiak jorratzen zituztenak. Baina berriro ere, besterik ez. Lagun bat enteratu zen horretaz, eta berak idatzitako testu batzuekin batera irakasle bati eman genizkion irakur zitzan, ea zer iruditzen zitzaizkion jakiteko. Ondo idazten genuela esan zigun, bakoitzak bere estiloan, ezberdinak, batak euskaraz, besteak erderaz, baina biak geneukala idazteko erraztasuna eta idazten jarraitzera animatu gintuen. Horrek asko laguntzen du, inoiz ez nuen pentsatuko ondo edo gaizki idazten nuenik, soilik egiten nuen batzuetan, inolako garrantzirik eman gabe. Honen guztiaren ondoren baina, hasten zara konturatzen baduela bere garrantzia. Gustuko dudanez, konpromiso moduko bat hartu nuen neure buruarekin, saiatuagoa izango nintzela erabaki nuen, erregulartasun erlatibo batez hasi nintzen orduan idazten. Laster zabaldu nuen bloga, eta honek ere, gehiago animatu nau idaztera, norbaitek irakurtzen zaituela jakiteak, eta are gehiago, erantzunak ikusteak autoestima pixka bat baino ez bada ere igotzen baitizute.
Garbi dago ameslaria naizela blogaren izena ikusita, eta garbi egon beharko litzateke behintzat, agian ez dut gehiegi frogatu. Ameslaria naiz bai, ez naiz ametsetan bizi den horietakoa, badaukat errealitatearen kontzientzia, ez dut eguna flotatzen pasatzen, oinak lurrean izaten ditut normalean. Baina amets asko dauzkat, haien artean gehien desiratzen dudana ziurrenik munduari bira ematea da, eta bestea, idazle izatera noizbait heltzea. Ez dira helburuak, soilik ametsak. Edozeinek esan dezake ezinezkoa dela, 'nola emango diozu bira munduari, txoratuta zaude!' eta 'idazlea? ja, zu ameslari inuzente bat baino ez zara! Idazlea, mesedez...'. Ez pentsa, ni uste berekoa naiz, baina beti gordetzen dut nire baitan itxaropen izpi bat. Ez dut uste inork baino hobeto idazten dudanik, ez dut uste edozeinek baino gaizkiago idazten dudanik ere... gauza batean pentsatzen dut soilik, ametsak ametsak baino ez dira, egia da, baina inoiz ez dira egia bihurtuko haiengatik borrokatzen ez badugu, haien atzetik hegan egiten ez badugu...
Ez dut uste idazlea izango naizenik, ziurrenik irakasle izaten bukatuko dut, hori ere ez zait lan txarra iruditzen, baina zerk eragozten dit idazten jarraitzea? Zer galtzen dut nire borrokan gogor jarduteagatik? Lehen aipatutako irakasleak saiakera lehiaketa batean parte hartzea proposatu zidan. Badakit jakin, ez dudala irabaziko, lehiaketa hau irabaztea etorkizunean idazle izatea baino zailagoa da ia, eta hala ere, parte hartuko dut. Adorea ematen dit honetan jarraitzeak, idazten jarraitzeak, ezertarako ez balitz ere, inora eramango ez banau ere... behintzat espero dut zerbaitetan hobetzea. Pako Aristik bere Gauza Txikien Liburuan idatzi zuen testu zati hau bukatzeko:
"Idazteak ez du bizitzarik hondatzen, alderantziz: hondatuta dauden bizitzei bere baitan zentzua eraman dezakeen edertasun bat ematen die. Edertasun goiebel bat bada ere. (...)Oso ausarta da idaztearekin bizitza justifikatzea. Idazleari inork ez dio idaztekorik eskatzen, eta, egia esan, badaki idazten ez badu ez dela ezer pasatzen. Horregatik indar berezi bat behar du idazten hasteko. Idazleak goitik beheraino sinistu behar du idazten hasi den horretan, gauzarik onena eta ederrena idatziko duela sinetsi.
(...)OKERRENA EZ IDAZTEA DA..."
Iruzkinak
ane 2007-07-25 00:30 #1

gaurkoan saritxo bat jaso dezu ba! irakurri dezu Berriako hondarraldeko "proposamena"?? zure testu bat jaso dute gaurkoan!!segi idazten halere, zure terapia modura eta baita zure irakurleon terapia modura ere!!

Sugoi 2007-07-25 01:15 #2
Hondarraldeko proposamena? Nire testua? Uste dut zerbait galdu dudala... :S
ane 2007-07-26 02:43 #3

bai! atzoko Berrian, eguraldian esplikazio batzuk ematen ditun orrin (esaldi bat...) behean agertzen da "proposamenak" izeneko sail bat. bertan zure testu zati bat argitaratu zuten atzo, beharbada web-ean agertuko da oraindik!!

Gorka 2007-07-26 07:56 #4
Egia da, ametsengatik beti borrokatu behar da. Nork daki? Urte batzuk barru idazle, zegatik ez?

Sugoi 2007-07-26 21:01 #5
Ikusi dut bai ane, ilusioa egin dit, egia esan, jejeje. Bai ezta Gorka? Eta ja horretaz bizitzea ikargarria litzateke! :-)
astrozoro 2007-07-26 23:18 #6
bada idazlea izateko bide horretan urrats berria bat, ezta?

Esti 2007-07-30 00:13 #7

Kaixo!

Blogetan zehar
ibili ondoren, zurera heldu naiz. Ez dut uste sekula honaino heldu naizenik… Zure
testua benetan gustatu zaidala esan behar dizut. Beharbada oso-oso identifikatuta
sentitu naizelako izango da, baina era berean, arrazoirik falta ez duzulako
ere. Nik ere blog bat sortu nuen, baina uste dut ez zela garairik onena izan. Izan
ere, oporretan inoiz baino alferragoa naiz idazten aritzeko. Irakurri bai,
baina idatzi… gehiago kostatzen zait. Baina honelakoak ikusita niri ere idazteari ekiteko gogoa etortzen zait, entrenatzeko baino ez bada ere. Zuk bertsoekin
egiten zenuena egiteko-edo. (Nik ere egiten nuela aitortu behar dut…)

Portzierto, ea
aipatzen duzuen artikulu hori aurkitzen dudan…

Esti.

Sugoi 2007-07-30 10:04 #8

http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=tartea&data=2007-07-24&orria=040&kont=210

Hor daukazu ikusi nahi baduzu, baina hemendik atera eta laburtutakoa da eh! ;)

Esti 2007-07-30 13:07 #9
Eskerrik asko, oraintxe irakurriko dut. GAuza bat zure blogaren inguruan, komentarioak idazterako orduan, ez da oso erosoa dena beltza ikustea... hori denoi gertatzen zaizua ala nik bakarrik dut arazo hori? Testu guztia markatu behar dut ea ondo idatzi dudan ikusteko. Hori aldatzerik balego, eskertuko nizuke.

Sugoi 2007-07-30 16:02 #10
Ez dakit. Nik idazteko dagoen laukitxoa zuri ikusten dut, ez beltz, ondo idaz dezaket beraz. Dena den norbaiti gehiago gertatzen bazaio saiatuko naiz zerbait egiten.
Utzi iruzkina: