Sudurpuntakoak
Atzo umeen eguna izan zen eta ez nuen ezer idatzi. Ganorabakoa ni!! Gainera bezperan lagun batek abisatu zidan: bihar umeen eguna da, blogean zeozer idatzi beharko zenuke, ezta? Ya, ¡jamones!. Umeek merezi dute blog pertsonal batean txokotxo bat, egia da. Batez ere ume bortxatuek, ume langileek, ume gerralariek, eta abar. Krudela da eurei atzo lerrorik eskeini ez izana; hori pentsa dezake nere lagunak. Bapo. Zuk ere hori uste baduzu, amai dezagun krudelkeria honekin. Aukeratu bat:
Beste hamaika mila plataforma dauzkazu blogak aitaren batean egiteko. Kudeaerrazak dira eta zu izango zara editore eta zentsuratzaile, zu izango zara kazetari eta zuzendari. Zuk ezarriko dituzu zure krudelkeria eta zintzotasun irizpideak. Eta inork ez du eskubiderik izango zuk zertaz idatzi behar duzun esateko. Hori ulertzen duenak, uler dezala baita ere nik nire sudurpuntakoak inposatzea nere blogean.
Blog berri on.
Iruzkinak
asier 2007-11-21 08:35 #1
jo! zelako gaizto eta krudela zaran, Josu!

Eibar.org/blogak ahaztu dozu ;-)

Iker 2007-11-21 12:27 #2

Jajajajja oso ondo Josu!!!!

Eskerrik asko beste egunean emandako tresnengatik, benetan baliogarriak izango direlakoan bainago. Sentitzen dut inposaketa bat bezala hartu izana, baina ez zen izan nire intentzioa,...

Eskerrik asko zuri eta beste bat arte!!!!

Josu 2007-11-21 16:55 #3
Asier, Eibar.ORG primeran dago baina ez da besteak bezain aitaren batean egitekoa. ;)

Iker, ez dut inposaketa baten moduan hartu, hartu ezazu errekurso literario moduan jeje.

Utzi iruzkina: