Gorrotagarriak dira spam mezuak. Nik neuk, biziki gorroto ditut. Zenbat denbora galdu ohi dugu astelehenetan horrelakoak ezabatzen? Astean zehar gutxiago izaten dira baina astelehenetan lanera iristean lehenengo lanetakoa izan ohi da hori. Hala ere, zer egingo diogu ba…azkenean, hizketaldirako tartetxo bihurtu dugu hori gurean eta kitto, ez dugu hori arazo larri, ez oraingoz behintzat. Uler dezaket une jakin batean spam batek norbait haserraraztea baina ez dakit zer esan ba… gauzak horrela hartzea ere… elkarte ezagun bat tartekari izatea ez da gustugarria, ez noski. Are gutxiago elkarte ho...
Tim O´Reillyren artikulua irakurtzen aritu nintzen aurreko batean. Oso pertsona ezaguna omen da software librearen eta estandar irekien bultzatzaile ezaguna delako. Nik ez dut web 2.0. ikasgaian izena eman arte haren berririk izan. Askotan entzun dut jendea software libreari buruz hizketan, firefox gora, Linux behera… baina egia esan, nahiko analfabetoa naiz ni gai honetan. Tim O´Reillyren artikuluan gauza batek piztu dit arreta batez ere: “telefonoaz haratago joango gara…gure gorputzean inplanteak izando ditugu sarean konektatzeko”. Egia esan ez dakit garai hori iritsiko den edota nik gara...
Orain aste batzuk, bi hitzaldi izan genituen gurean, Iban Arantzabalen bisita batetik eta Irene Arraratsena bestetik. Iban Arantzabalen hitzaldian esaldi bat hartu nuen nik gogoan: “kazetaria gaietan aditu izatea nahi dugu, ez medioetan”. Arrazoia izango du agian baina gogorra egin zitzaidan esaldia. Gerora, horri buruz hausnartzen aritu naiz eta azken finean, arrazoia du Ibanek, praktikoagoa baita horrela egitea. Jendarte gaietan jakitea eta medio batean zein bestean aritzeko gaitasuna izatea eskertzekoa da. Langilearen ikuspegiari dagokionez, beste horrenbeste esan nezakeela uste dut. Guz...
Kaixo: Ikusten dut nire blogak ez duela inolako arrakastarik!!!zer egingo diogu ba... horrelakoa da bizitza. Youtubeko bideotxo bat jarriko dut gaur. Wazemank saioko bideoa da. Kastellanotegiak eta...lehen aldiz ikusi nuen eguna gogoratzen dut, lanean ikusi nuen 3 lankide eta lagunekin eta oraindik ere buruan daukat. Ondo segi guztiok eta idatzi, hainbeste eskatzea al da? Ondo segi eta laster arte
Gaur mapak bilatzen eta horiek blogean jartzen ari gara. Egia esan mapa hau ez dut batere gustuko baina tira... San mameseko mapa da!tira, Bilboko jaietara joaten garenerako edo oposaketetara doazenei laguntza txiki bat emateko! Kotxea hemen utzita metroz joan zaitezkete BECera! Beno ba...oposaketetan zabiltzaten zoro guztiei nire zorterik oneta eta musu handi bat. EUTSI GOIARI!tagzaniapasteTagzania: leihotik
Kaixo!!! Hemen nabil berriro ere flickr-en saltseatzen!!! Arabar Errioxako argazkia jarriko dut gaur ere. Sentitzen dut baina...lasai, hobetuko dut eta erraztasuna hartzen dudanean beste mila jartzeko aukera ere izango dut. Ondo bizi eta idatzi...bestela enaiz argazki berriak jartzen arituko!
Azaroaren 1.a jai eguna zela eta, egunpasa joatea erabaki genuen. Egun hartan paisaiari argazki batzuk atera nizkion, hain polita da koloreen ugaritasuna...ederrak dira mahastiak eta ederra da Arabar Errioxa Oso egun polita izan zen, eta nola ez....EDERKI JAN ETA GUSTURA EDAN GENUEN!!!
Blogen mundua mundu arraro samarra iruditu zait berti niri. Hala ere, badira ohikotasunez bisitatu ohi ditudan blog batzuk. Guztiok daukagu iraganaldia eta nireak filologiara narama. Filologoa naiz ni eta horrek Ricardo Gomezen bloga (irakasle ohia) sarri bisitatzera narama. Blog hartan gertutik jarraitu nuen Iruña-Veleiako glosen berri, eta eztabaida oso garrantzitsuak irakurri ahal izan nituen. Berriki, Joxe Arantzabalen aurkikuntzari buruz ere izan dut Ricardorenean, Googleen irudi bilatzaileari buruzkoa. Bertatik, ikasle baten bloga ezagutzeko aukera ere izan dut, Ekaitz Santazeziliaren...
Oro errana da, aspaldidanik. Oro errana dela ere errana da. Oro errana da, bada, ezinbestean. Oro errana da, baina ez nik. Kaixo: Blog bat sortu behar nuela esan zidatenean, zalantza asko sortu zitzaizkidan. Blog bat nik? eta zertarako? zer esan dezaket? Horrekin batera poema hau gogoratu nuen. Orain urte batzuk ezagutu nuen poema honen egilea, Anjel Erro, oso pertsona interesgarria eta jatorra. Berari buruz beste zerbait jakin nahi baduzue sar zaitezte hona, merezi baitu. Asteburu on pasa guztiok eta idatz ezazue, nik neuk ez baitakit oraindik ere ziur zein izango den blog hone...
Kaixo: Hemen bazaude... ba ongi etorria izan zaitezela sortu berri dudan blog honetara. Ongi etorri eta eskerrik asko, nire orri xume honetan sartzeagatik. Lehen mezua izaki zirrara berezi bat sentitzen dut...ajaja! Beno, hemendik aurrera sartzen jarraituko duzulakoan eta zure aleak ere blog honen parte izango direlakoan gaurkoz agurtuko naiz; blogari emango diodan norabidea hausnartu bitartean. Laster arte, blogari eta sarelariok
Arrazoi duzu: profesionalok ere darabilguna baino gehiago erabili beharko genuke estilo liburua.