Hitzaldiak beti onerako...
Orain aste batzuk, bi hitzaldi izan genituen gurean, Iban Arantzabalen bisita batetik eta Irene Arraratsena bestetik. Iban Arantzabalen hitzaldian esaldi bat hartu nuen nik gogoan: “kazetaria gaietan aditu izatea nahi dugu, ez medioetan”. Arrazoia izango du agian baina gogorra egin zitzaidan esaldia. Gerora, horri buruz hausnartzen aritu naiz eta azken finean, arrazoia du Ibanek, praktikoagoa baita horrela egitea. Jendarte gaietan jakitea eta medio batean zein bestean aritzeko gaitasuna izatea eskertzekoa da. Langilearen ikuspegiari dagokionez, beste horrenbeste esan nezakeela uste dut. Guztiok gorroto dugu monotonia eta gaietan aditu izatea monotoniarekin hausteko bidea izan liteke (hala ere, egun guztia gai beretsuekin gora eta behera aritzea ere…)
Berriako Irene Arrarasen aurkezpena ere interesgarria izan zen. Bere hizketaldia behin baino gehiago entzuteko aukera izan dut eta edukiei dagokionez, antzeko samarrak izan direla aitortu behar dut. Hala ere, guk beti eskura izan dugun liburua izan da Estilo liburua, bai ikasketengatik, bai lanagatik beragatik. Egunkariaren estilo liburuarekin aritu gara jira eta bira orain gutxi arte. Orain, berriak argitaraturikoa eskuartean dugun egunotan, ziurtasunez esan dezaket lan eskergarria dela eta denboraldi batez eskertzekoa izango dela. Horretaz guztiaz gain, gure ikasketetan erabat beharrezko den liburua dela esango nuke, eta susmoa dut, behar baino arreta eskasagoa eskaintzen diogula (ni neu barne). Hala ere, ez dut uste ikasleak garenik behar adina arreta eskaintzen ez diogun bakarrak, profesional ugarik ere hautsak janda izango dituzte estilo liburuak (Berriarena bidean izango da honezkero!
Iruzkinak
Nagore 2007-01-12 12:44 #1

Kaixo Iras!!!

Bueno ointxe ikusi det zure emaila ta irakurri detenez asteburun ez zatozela ba hemen zeoze idaztea pentsau det.Ta bide batez ba hemendik ere zoriontzea! Nere log-en zoriondu nizun baño bazpare irakurri ez badezu ba hementxe re jarriko det.

ZORIONAK!!!!!!!!

Joeeee politt politte da Markel eh?! Argazkik ikusi ditut ta potxolada bat da. Aimar baño polittagoa ez (jejeje) baño una potxolada.

Oin bakizu a sacar fotos ta guri erakustea! Ba bueno banijo zen bestela la lankide se me moskea. Patxo asko ta animo azterketatan bale? MUXUUUU!!!

Bakit que no tiene nada que ver zuk idatzi dezunakin, baño bakizu ni en mi linea. ajajajjaj!!!

Aio!!!

Joxe Aranzabal 2007-01-28 20:26 #2
Arrazoi duzu: profesionalok ere darabilguna baino gehiago erabili beharko genuke estilo liburua.

Utzi iruzkina: