Kategoria: arraras
Orain aste batzuk, bi hitzaldi izan genituen gurean, Iban Arantzabalen bisita batetik eta Irene Arraratsena bestetik. Iban Arantzabalen hitzaldian esaldi bat hartu nuen nik gogoan: “kazetaria gaietan aditu izatea nahi dugu, ez medioetan”. Arrazoia izango du agian baina gogorra egin zitzaidan esaldia. Gerora, horri buruz hausnartzen aritu naiz eta azken finean, arrazoia du Ibanek, praktikoagoa baita horrela egitea. Jendarte gaietan jakitea eta medio batean zein bestean aritzeko gaitasuna izatea eskertzekoa da. Langilearen ikuspegiari dagokionez, beste horrenbeste esan nezakeela uste dut. Guz...