LuisTxo

adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2007-01-30 21:51


LUISTXO FERNANDEZ


Gabonak baino lehen Luistxo Fernandez eibartarrak, HUHEZIra etorri zen bere proiektuei buruzko zenbait gauza azaltzera.

Alde batetik Aurki eta Sustatu beste lagun batzuekin sortu zuela kontatu zigun.

Bestetik, Tagzaniaren sortzailea zela ere aipatu zigun, google-maps-eko mapetan oinarritutako mapez osatuta dagoena. Bertan, helbide postalak bilatu daitezke, bereizmen handiko mapak agertzen dira eta etiketen bidez jendeak gehien bisitatu dituen lekuak ikus ditzakegu.

Ideia originala eta guztiz erabilgarria dela argi dago. Dudarik gabe esan daiteke badagoela oraindik jendea munduan ideia onak dituena eta  lortzen duena ideia hori errealitate bihurtu.

Denok jarraibide bera hartu beharko genuke!

 


Utzi iruzkina: