Luistxo Fernandez Huhezin
Atzo izan balitz bezala gogoratzen dut klaseko lehen eguna, orain gutxi izan balitz bezala gogoratzen dut klaseko lehen afaria, ez dela denbora asko pasa Luistxo Fernandez HUHEZIra etorri zenetik...
Lehen lau-hilekoa bukatzear eta artxiboari begiratu bat eman ondoren, oporrak artikulu baten falta sumatu dut.
Idatzia nuela, ziur nengoen, baina ez, Youtubeko kurrikulum-ei buruz idatzi aurretik, abenduak 20ko hitzaldiaren kronika idatzi beharra daukat. Inoiz ez dela berandu diote...
Luistxo Fernandez eibartarra da eta bertan egiten du lana Azittaingo Codesyntax enpresan. Kazetaritza ikasi zuen eta horretaz lan egin ere urte batzuetan.
Huheziko bisitan aldiz, azken urteotan Interneten eraiki dituen hainbat proiektu garrantzitsuri buruz hitz egitera etorri zen; hala nola, blogak.com, aurkin, sustatun eta baita eibar.org-eko posta zerrendan (Euskarazko lehenengoa).
Baina hau ez da guztia izan, azkenaldiko proiekturik garrantzitsuena, Josu Azpillagarekin batera egin duena, Tagzania
izan da, mapa batzuen inguruko programa. Google Earthekin, aukera apartak eskaintzen ditu programa honek. Eta berak esan zigun bezala, oraindik hobetzen jarraitzen dute, etorkizunera begira aukera berriak eman ditzan.
Azterketa atarian, web 2.0 ikastaroa amaitzear, beranduegi ez izatea espero dut...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: