tagzania

irune 1456148012785 Uxar | 2007-01-25 13:24

Orain dela hilabete inguru luistxo fernandez izan genuen huhezin. Kazetari eibartar hau aurki.com eta sustatu.com-en sortzailea da, eta gaur egun codesyntax izeneko enpresa baten jabe da lagun batzuekin batera. Baina aipatutako web horri bi horiek sortzea ez da luistxok internautei egin dien aportazio bakarra: tagzania ere sortu du. Tagzania mapetan dago oinarrituta, google maps-eko mapak dira hain zuzen ere, baina laster yahoo eta microsoften mapekin ere egingo du lan. Hainbat erabilera eman ahal dizkiogu programa honi. Herriak, hotelak, unibertsitateak, gure etxea bera… mapetan kokatzeo aukera emateaz gain, laster GPS bezela funtzionatzea espero du Luistxok. Gaur egun ordenagailuek eta internetak duten garrantzia ikusita, ziur jende ugari dagoela horren zain. Ea laster heltzen den!


Utzi iruzkina: