Luistxo Fernandez gure artean

No profile photo Tortolika Rules | 2007-01-23 21:51

Gabonetako oporrak atarian genituela Luistxo Fernandez izan genuen gure artean hitzalditxo bat eskaintzen. Bera bezain bitxi izan zenhitzaldia. Hitzaldi amenoa eskeini zigun Luistxok.

Lehenik eta behin, Aurki bilatzailearen jatorria azaldu zigun Luistxok. Bere enpresa osatzen duten talde batek sortu zuen hasiera batean aisialdi erara. Gaur egun, ordea, euskal bilatzailerik garrantzitsuena bihurtu da.

Beste aplikazio berri bat euskaraz kaleratzea ere lortu du Luistxok. Tagzania du izena eta mapak aurkitzeko eta leku zehatzak bilatzeko web gunea da.  Munduko edozein puntu aurkitu dezakezu bertan eta mapen bitartez adierazita ikusi.

Luistxo Fernandezen pasioa da interneta eta bertan aurkitu daitezkeen baliabide guztiak. Ideia berriak izanik interneten nahi izanez gero proiektu horiek aurrera eramatea posible dela argitu zuen Luistxok. Eta euskara hutsean interneten zerbitzu berriak sortzea posible dela argi utzi zigun Luistxo Fernandezek. Zorionak eta eskerrik asko, beraz, maisu honi!


Utzi iruzkina: