Luistxo Fernandez HUHEZIn

earrahuan 1456132028636 Earra Huan!! | 2007-02-02 16:29
2

Duela hilabete, gutxi gorabehera, Luistxo Fernandez izan genuen gure unibertsitatean, HUHEZIn. Eibartarra da baina Donostian bizi da eta nahiz eta Codesyntax enpresaren jabe, hainbat programen sortzaile izan da. Argian, Euskaldunon Egunakarian eta Arrasate Press-en egin du lan, berez kazetaria baita. Baina hainbat adiskiderekin batera Aurki, Sustatu eta Tagzania sortu ditu. Guregana Tagzaniari buruzko hitzaldi bat ematera etorri zen eta egia esan oso interesgarria izan zen.

Programa honetan Google maps-ek eskaintzen dituen mapak ikus ditzakegu. Honela, norbaitek bidaiaren bat egin nahi badu, irteeratik helmugaraino bidea zein den jakin dezke GPSrik ez badu. Oso programa ona iruditzen zait. Hizkuntza ugari ditu (euskara barne) eta aukera ugari daude. Jendeak bere bidaiak, esperientziak nondik norakoak izan diren idazten du eta agian beste batentzako baliagarria izan daiteke.

Honelako gauzetarako izugarrizko imajinazioa eta pasioa duela esango nuke, edozeinek ez baititu hainbeste programa sortu bere denbora librean. Bejon daiola!!

Josu

Josu 2007-02-04 16:12 #1

Eta... tokiak etiketatzeko balio du... zure lehen musua non izan zen, koadrilaren afaria non izango den, zure udako etxea non dagoen... eta abar, beste norbaiti erakutsi ahal izateko. :)<br /><br /><em>"edozeinek ez baititu hainbeste programa sortu bere denbora librean"<br /></em>Bueno, hori lehen bai, izango zen. Nik dakidala, orain horretara dedikatzen da. Baina bai, bejon daiola!<br />

Ihintzpitintz

Ihintzpitintz 2007-02-05 08:48 #2

A, nik hala uste nun, bere denbora librean egiten zituela horrelakoak. Hala ere, ederra imajinazioa eta lana egiten duena gizon honek!! Bai horixe!!


Utzi iruzkina: