BLOG DESBERDINAK
Hona hemen sustatu.com en aukeratutako blogak; eta horien gaineko nire iritzia:
Hauxe da aukeratu dudan lehenengo bloga; diseinuari dagokionez, bazter urdina du, eta testua dagoen tokiaren fondoa zuria da; Euskarazoak du titulua. Eskuman goiko aldean egilearen argazki eta komentarioa ageri da. Beherago estekak atala dago; guztiak euskaldunak dira; adb: sustatu.com, euskojaurlaritza... beherago jaso dituen azken erantzunak daude, eta azkenik blogaren edukia dago. Testuari dagokionez, gai desberdinak jorratzen ditu eta egileak horien gainean, bere ikuspuntua ematen du; nire ustez, entretenigarria da blog hau; eguneroko gaietaz egilearen ikuspuntua zein den jakitea interesgarria dela iruditzen zaidalako. Hala ere, ez ditu baliabiderik erabiltzen; ez baitu ez bideorik ez linkarik ez eta argazkirik erabiltzen.
Ez du ohiko diseinua; ez baitu bazterrik; goiko aldean, harri batzuk ditu fondo gisa, eta Harrikadak dioen izenburua jartzen du. Testua idazten den tokiaren fondoa, zuria da. Eskuman goiko aldean, egilearen argazkia ageri da eta beherago bere izen-abizenak. Beherago, estekak eta jasotako azken erantzunak daude. Eta behe behean berriz, blogean izan diren azken sarrerak. Edukiari dagokionez, egileak bere lanbideaz hitz egiten du eta kulturako gaiak batez ere jorratzen ditu. Nire ustez, blog aspergarria da; monotonoa, gai antzerakoak jorratzen baititu. ( infoxikazioa, hitzorduak...) Hala ere, baliabide ugari erabiltzen ditu, link eta argazkiak batez ere.
Ohiko egitura du; bazter urdina, non titulua ageri da (garaigoikoa); gero, azpititulua, hizkuntzaren soziologi eta soziolinguistikas doala esateko; eskumaldean, bloga zertaz doan azaltzen da, eta egileak, bere burua aurkezten du. Beherago estekak atalean (guztiak hizkuntzarekin zerikusia), beherago, jaso dituen azken erantzunak; azkenik, euskerari erreferentzia egiten dioten bi artikulu daude. Testuari dagokionez, nahiko monotonoa dela esan dezakegu, hainbat artikulu daude, baina guztiak euskeraren ihardunaldi desberdinei buruzko informazioa ematen dute. Nire ustez, nahiko aspergarria da, nahiz eta gai berdinei buruz informazioa eman, egileak ez du iritzirik ematen. Baliabideei dagokionez, link asko eta argazki batzuk ere aurkitu dezakeguz; bideorik ez ordea.
Egileak bere ikuspuntua adierazten du hamaika gaiei buruz. Diseinuari dagokionez, goiko aldean horizontalean beltz ilunean eta tituluan bere izena darama. Eskumaldeko zutabean, blogari buruzko sarrera egiten du; gero, estekak atalean bere burua aurkeztu eta hainbat lotura egiten ditu; adb: argazkiak flickren, bideoak... beherago jaso dituen azken erantzunak ageri dira eta azkenik, bere blogarekin zerikusia duten erreferentziak ditu. Testuari dagokionez, hainbat gaietaz bere ikuspuntua zein den ematen du, egunerokotasuna duten gaietaz; adb: Eibarren gertatu zen tiroketa. Entretenigarria iruditzen zait egileak bere iritzia gai desberdinei buruz ematen baitu. Baliabideei dagokionez, asko erabiltzen ditu: link asko, eta baita ere argazki eta bideoak.
www.blogak.com/emakumepilotari
Blog kuriosoa dela esango nuke; emakumea eta pilota baitu gai bakarra. Diseinuari dagokionez, berde fosforitoa den fondoaren gainean “emakumea pilotari” dioen titulua ageri da; behean, azpitutulu txiki bat du, “emakumeak pilotan ere aritzen garelako”. Eskumako zutabean, emakumea pilotari leloaren aurkezpena egiten du. Beherago estekak atalean, pilotari loturikoak dira guztiak; adb: Gizpuzkoako Euskal pilota federazioa. Azkenik, jasotako azken erantzunak daude; guztiak, pilotari lotuta baita ere. Testuari dagokionez, artikulu bakarra dago, emakumezkoen txapelketako partiden berri ematen duena. Nire ustez, ondo dago emakumea pilotara dedikatzen dela helarazteko ekintzak egitea; adb: blog honen bitartez.
Iruzkinak
txerra 2008-03-12 11:59 #1
Iepa:

Blogaren kritika egin didazu, hein handi batean zurekin ados nago. Blogari itxura aldatu nahiko nioke, iradokizunik bai? Kritikatzetik haratago ere bizitza badagoelako ....

Joxe Aranzabal 2008-04-02 16:07 #2
Aupa, Jon! Lan handia egin duzu. Hala ere, esatea baino gauza bakoitza non dagoen —hori ikusten dugu— eskatzen dizut iritzi bat. Itxuran erreparatu, baldin eta zerbait deigarri ikusten baduzu. Hori aberatsagoa da esatea baino gauza bakoitzak zer itxura duen.
Segi gogor.

Utzi iruzkina: