euskrz 2zi ny dg

Etxean, kalean, ikastetxean, lanean...

Eusko Jaurlaritzak abian jarria du Ulibarri programa, ikastetxe mailako hizkuntza normalkuntza ahalbideratzeko plana da hau.Beraz, euskararen normalkuntzan laguntzen duten ikastetxe zein etapa ezberdinetako materialak bildu eta argitara ematen ditu.Euskararen erabilera informalak lantzeko eskolako jarduerakHizkuntza formala zein informalean, harremanak euskaraz: EUSKEGIÑE, ikastetxeko euskara zaindaria.Ahozko errejistroa. Herriko hizkeraren lanketa deklamazioaren bidez.Hauek dira aurki ditzakezuen adibideetako batzuk, animatu eta murgildu Ulibarri programaren web orrian igerian.


Mintzakide

euskrz2zinydg 1456132625182 euskrz 2zi ny dg | 2010-03-14 21:16

Mintzakide egitasmoaAspaldikoa da Iruñerrian hasi eta Tafallara hedatu den Mintzakide egitasmoa. Euskararen erabilera sustatzea du helburu proiektu honek (beste askok bezala) eta haur zein gazte zein helduei zuzendutakoa da. Nik proiektuaren berri ematera animatu nahi zaituztet, zuen ikasle, lagun eta auzokideen artean zabaltzera.Benetan interesgarria, informazio guztia Mintzakiden.


Zuetako gehienok ezagutuko duzue dagoeneko baina benetan material interesgarria jartzen digute eskutartean Mantxuteko lagunek. Gazteek hain barneratuta dituzten erdarazko zenbait lokuzio euskaraz emateko aukera paregabea!


Hedabideetan Interneteko sare sozialak eta nerabeak aipatzen direnean, beldurra sartzeko besterik ez da izaten. Gaiak gehienetan pederastak, liskarrak, erasoak… izan ohi dira. Baina zer egiten dute ba gazte hauek Interneten? Non ibiltzen dira? Zein dira haien lagun sareak? Gehienek Messengerra erabiltzen dute beren artean mezu bidez komunikatzeko. Sare sozialen artean Tuenti da nagusi. Adina aurrera joan ahala, Facebook ere erabiltzen hasten dira, hurrengo pausoa balitz bezala. Bi tresna mota dira, eta lehenengoan beraien sarea batez ere egunero edo oso maiztasuna handiarekin kontaktat...


Orreaga Ibarra eta Juan Karlos Lopez-Mugartza irakasleek Iruñeko gazte euskaldunak nola solastatzen diren eta gaztelaniak eta euskarak elkarri nola eragiten dioten ikertu dute. Azterketa egin ondotik, euskara batua ere bizia dela ikusi dute, tresna honekin neska-mutil donostiarrek eginen luketen gauza bera egitea lortu baitute Iruñeko gazteek. Nafarroako Unibertsitate Publikoko bi irakaslek ikerketa bat egin dute Iruñerriko gazte euskaldunak nola mintzatzen diren ikusteko asmoz. Solastatzeko eta identitatea markatzeko modu berezia dute neska-mutilek, eta hori islatzeko materiala bildu ...


euskrz2zinydg 1456132625182

Euskararen erabilera batez ere gazteen artean sustatzeko material sortzaile eta biltzaile izan nahi du blog honek. Asmo horrekin sortu da eta helburua gauzatzeko prest dago.