Kategoria: erabili
Patxi Saezek artikulu gogoangarria idatzi du: Euskararen elefantea. Hari 50 bat pertsonok eman genion erantzuna, hala edo hola. Nik neuk ere tartean. Hauxe da idatzi nuena: Zorriak Ez dakit Patxi Saezek artikuluan dioena hala den, ez dakit, baina gustatuko litzaidake jakitea. Elefantea zein dugu? Zeintzuk zorriak? Eta zeintzuk elefanteari buelta emateko egin beharrekoak? Izan ere, Patxik aipatutakoa ez dakit elefante nagusiena den, baina argi dago elefantea dela. Lanean ematen ditugun orduak aintzat hartuta, argi dago etorkizunean orain arte baino garrantzi gehiago eman behar diogula euskal...
DENDAKETAN, batez ere, merkataritza arloko profesionalei zuzendutako ikastaro laburra da, bezeroekiko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko helburua duena. Jolas didaktiko moduan burutzeko prestatu da, jolasaren bidez simulatzen dira merkataritzako komunikazio-jarduerak ikaslea modu atseginean murgiltzeko euskaran. A1-A2 mailen arteko ikasleek modu autonomoan egiteko ikastaroa da hau, sei unitatez eta 75 jardueraz osatua. Ebaluazioa era automatikoan egiten da eta aurrerapena asmatutako erantzunen araberakoa da. Albistea osorik irakurtzeko: http://www.erabili.com/zer_berri/berr...
Mintzakide egitasmoaAspaldikoa da Iruñerrian hasi eta Tafallara hedatu den Mintzakide egitasmoa. Euskararen erabilera sustatzea du helburu proiektu honek (beste askok bezala) eta haur zein gazte zein helduei zuzendutakoa da. Nik proiektuaren berri ematera animatu nahi zaituztet, zuen ikasle, lagun eta auzokideen artean zabaltzera.Benetan interesgarria, informazio guztia Mintzakiden.
Aurreko baten Malores Etxeberriak adierazten zuen honako hau: Poetak idatzi zuen «maita nazazu gutxiago, goza nazazu gehiago», euskara asko maite dutela gaztelaniaz edo frantsesez aldarrikatzen dutenentzako. Maita nazazu gutxiago eta erabil nazazu gehiago. Orain, gero eta garbiago agertzen zaigu gehien erabiltzen dutenek, maite dutelako egiten dutela. Eta nola sortzen, lantzen eta mantentzen da hizkuntzarekiko maitasuna? Galdera potoloa inondik inora, eta euskalgintzan azken urteotan airean dabilena. Erantzun gutxi batzuk eman zaizkio honako honi hainbat lekutatik: Topagunetik, eusk...
Blog hau erabiltzeko ez dago zertan informatikako ingeniaria izan beharrik, nahiko sinplea baita guztia. Testuren bat irakurtzen baduzu eta irratsaio hori jaitsi nahi izanez gero artikuluaren amaieran dagoen link-a klikatu besterik ez da egin behar. Link honek beste orrialde batera bideratuko zaitu non irratsaioa zure ordenagailura jaisteko aukera edukiko duzun. Testua zureganatu nahi izanez gero, copypaste egitearekin nahikoa izango da, hau da, kopiatu eta itsatsi besterik ez. Azalpen gehiago behar baduzu, ez izan beldur eta zure galdera bertan idatzi, erantzuna izango du.
Zestuatik Balmasedara, Urolatik Enkarterrira, Gipuzkoatik Bizkaira, EHNA egitetik erabiltzera! EUSKAL HERRIA izEHNA eta IZANA izan zen 2005eko Naziotasun Egunaren leloa. Lehenengoz Euskal Herriko Naziotasun Aitormena gauzatzetik haratago, EHNAk tresna bezala duen garrantzia era erabilgarritasuna azpimarratzeari ekin genion. Urtebetean, makinabat euri egin du Euskal Herri luze zabalean. Eta noski EHNAk ere eman ditu hainbat urrats. Herriz herri finkatzen eta iraunkortzen ari da EHNA. Poliki-poliki eta egunez egun gero eta herritar gehiagok dute EHNA eskuan eta gero eta toki gehiagotan a...
KONTZENTRAZIOA > EHNA ONARTU ERRESPETATUEUSKOTREN EHNA ONARTU, eskubideak errespetatu2006-05-21 | EuskoTren garraio enpresak ez du EHNA onartzen bidaiari txartela bezala ezagutzen den zerbitzua eskuratu ahal izateko. MAIATZAren 20a, larunbata, eguerdiko 12:30tan DURANGOko EuskoTren geltokiaren aurrean kontzentrazioa burutu dugu. EGUNGO EGOERA Gaur egun, EuskoTren garraio enpresak ez du EHNA onartzen, Bidaiari txartela bezala ezagutzen den euskarria eskuratzeko egin beharreko tramitazioan. EuskoTrenek bere bezero guztiei eskaintzen dien zerbitzua da Bidaiari Txartela. Atzerrik...
www.baieuskalherriari.org