EUSKOTREN EHNA ONARTU
KONTZENTRAZIOA > EHNA ONARTU ERRESPETATU
EUSKOTREN EHNA ONARTU, eskubideak errespetatu2006-05-21 | EuskoTren garraio enpresak ez du EHNA onartzen bidaiari txartela bezala ezagutzen den zerbitzua eskuratu ahal izateko.
MAIATZAren 20a, larunbata, eguerdiko 12:30tan DURANGOko EuskoTren geltokiaren aurrean kontzentrazioa burutu dugu.
EGUNGO EGOERA Gaur egun, EuskoTren garraio enpresak ez du EHNA onartzen, Bidaiari txartela bezala ezagutzen den euskarria eskuratzeko egin beharreko tramitazioan.
EuskoTrenek bere bezero guztiei eskaintzen dien zerbitzua da Bidaiari Txartela.
Atzerriko naziotasunaren jabe diren herritarrek ez dute inolako arazorik Bidaiari txartela lortzerko. Aldiz, euskal naziotasunaren jabe, EHNA eskuan eskatzen dutenei, zerbitzu hau ematera ukatzen da EuskoTren.
Euskal herritarrok munduaren aurrean, garen bezala agertzeko eskubidea urratzen ari da EuskoTren. EuskoTren enpresak EHNA ez onartzeko erabakia, guztiz erabaki politikoa da. EuskoTreneko agintariek hala erabakita indarrean jartzen duten arau baztertzailea da.
BURUTURIKO IBILBIDEA 2005eko maiatzaren 21an EHNA ERABILI egunaren baitan, lehendabiziko 2 ekimen egin ziren (konzentrazioa eta erreklamazio orriak bete) EuskoTreneko 2 geltokitan (Errenteria-Orereta eta Pasaian). Ekimen hauekin Bidaiari txartela EHNArekin egitea eskatzen genuen.
Geroztik, lehendabiziko une batean EHNA onartzen hasi baziren ere, egun, “goitik” hartutako erabaki baten ondorioz EHNA ez onartzea deliberatu dute. 2005eko abenduaren 24an Errenteria-Oreretan beste konzentrazio-salaketa egin zen.
Ikusiz EHNA ez onartzeko erabakia itxia dela, 2006ko martxoaren 3an eskutitz bat igorri genion EuskoTreneko kontseilari ordezkaria den JULIAN ERASO ARRIETA jaunari. Eskutitz honetan, BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak hitzordu bat eskatzen zion arazo hau konpondu nahian, gure borondate ona erakutsiz. Erantzunik ez dagoenez 2006ko martxoaren 21an, prentsaurreko batean, arazo hau konpontzeko asmotan sentsibilizazio kanpaina publiko baten hasiera aipatzen dugu, bertan lehengo pausua, langile batzordearekin biltzeko asmoa aipatuz.
Maiatzaren 4ean EuskoTren enpresako langileen komite iraunkorrarekin bildu ginen. Arazoa azaldu ostean, gure hausnarketak bateratu eta hainbat konpromezu hartu zituen langileen komiteak; besteak beste ukazio honen berri ematea langileei nahiz gizarteari orokorrean eta Administrazio Kontseiluan EHNA onartua izan dadin eskatzea.
Pauso garrantzitsua iruditzen zaigu, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta CGT sindikatuek, euskal herritarrok gure naziotasuna agertu eta aldarrikatzeko dugun eskubidearekin bat egitea. Egoera honek bere horretan jarraitzen duen bitartean izango dira pauso berriak.
SALAKETA Guztiz eskandalagarria iruditzen zaigu EuskoTreneko Adminitrazio Kontseiluaren jarrera eta batik bat berau gidatzen duen JULIAN ERASO kontseilari ordezkariarena.
Bi galdera zuzen luzatu nahi dizkiogu JULIAN ERASO EuskoTreneko kontseilari:
ZERGATIK URRATZEN DIRA EUSKAL HERRITARRON ESKUBIDEAK EUSKOTRENEN?
EUSKAL HERRITARROK ZERGATIK BEHARTU NAHI GAITUZU, ESPAINIAR edo FRANTSES GISA AGERTZERA?
SALAKETA KANPAINA
Gaurtik aurrera, EuskoTrenek EHNA onartu arte mobilizazioak burutzeari ekingo diogu. Datorren asteetarako ondorengo bi deialdi zabalduaz:
EKAINAK 3 EHNA eskuan guztiok EuskoTrenera! KONTZENTRAZIOAK:
EKAINAK 11 NAZIOTASUN EGUNA BALMASEDAN
informazio gehiago www.baieuskalherriari.org Eguerdiko 12etan Bilboko Atxukiko geltokian.
Eguerdiko 12tan Donostiako Amarako geltokian.
EHNA ERABILIAZ, EUSKAL HERRIA ERAIKI. Lemapean antolaturiko jai eguna.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: